Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna dela-eta hainbat ekintza antolatu dituzte

elgoibarren.net 2006ko aza. 24a, 13:28

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta, Biluzik Sexologia Zerbitzuak, Gazte Asanbladak eta Haizea Emakume taldeak hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean biharko.

 

EKINTZAK (azaroak 25)
Autodefentsa ikastaroa
    *Gaztetxean (10:00-13:00 eta 15:00-20:00)
    *Izea emateko edo informazio gehiago: biluzikzerbitzua(abildua)yahoo.es
    *Telefonoa: 678 453 063 (arratsaldez deitu)
Mahai informatiboa
    *Plaza Handian (11:00-14:00)
Kontzentrazioa
    *Plaza Handian (13:30). “Indarkeria sexista gehiagorik ez!”

→Informazio gehiago:

Emaztea erasotzeagatik gizon bat atxilotu dute (elgoibarren.net 2006-10-24)
Emakumearen aurkako txostena (Emakunde) (PDF)
EITB

1706642006883 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna dela-eta hainbat ekintza antolatu dituz

1706642006918 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna dela-eta hainbat ekintza antolatu dituz

Egunero gertatzen diren eraso sexisten aurka protesta egiteko antolatu dituzte biharko ekintzak Biluzik, Gazte Asanblada eta Haizeak. Elkarrekin sinatu duten komunikatuak honakoa dio:

Indarkeria sexistaren kontra indarrak biltzen

“Eraso sexista guztiak: bortxaketak, tratu txarrak, irainak, hilketak, diskriminazioak, e.a. salatu nahi ditugu. Indarkeria sexista, sexismoarern muturreko adierazpena da, sistema patriarkatuan bigarren mailako subjetuak garenaren adierazpena. Neska eta mutilen jendarteratze desberdinek sortzen duten botere harremanen sistemaren adierazle.
Indarkeria sexistak, sistema politiko demokratikoaren zilegitasuna zalantzan jartzen du. Indarkeria sexistak ez du justifikazio psikologiko eta erlijiosorik. Ezin dugu onartu eraso bat gehiago ere ez! Aski da! Horregatik beharrezkoa da emakumeok antolatzea eta herritar orok honen aurrean jarrera aktiboa izatea.