Jon Loiola elgoibartarra apaiztu dute

elgoibarren.net 2006ko aza. 27a, 11:36

Joan zen zapatuan, azaroaren 25ean, apaiztu zuten Jon Loiola Ansola, 31 urteko gazte elgoibartarra. Elgoibartarrarekin batera, Horazio Argarate eibartarra eta Unai Manterola zumaiarra apaiztu zituen Joan Maria Uriarte Gotzainak, Donostiako Artzain Ona Katedralean egin zen ospakizunean. Loiolak Errenteriako Fatima parrokian eskainiko du bere zerbitzua.

 

Duela sei urte hasi zen Jon Loiola apaiz izateko ikasketekin. Aurtengo ekainaren 26an (Pedro eta Paulo Apostolu Santuen Festaburuan) Joan Maria Uriarte Gotzainak diakono ordenatu zuen Loiola. Alegia, apaizgai izatetik diakono izatera pasa zen.
Ikus Hemen:
Donostiako elizbarrutia
Jon Loiola elgoibartarra diakonotu zuen Joan Maria Uriarte Gotzaiak (Elgoibarren.net 2006-06-30)

1706642006187 Jon Loiola elgoibartarra apaiztu dute

1706642006216 Jon Loiola elgoibartarra apaiztu dute

 

Apaiztu aurretik ejertzizio espiritualak egiten aritu da Loiola astebetez Irunen. Gotzain Jaunak apaiz ordenatu ostean, Errenteriako Fatima eta Alberga parrokiek osatzen duten Pastoral Barrutian egingo du bere zerbitzua. Dena dela, joan zen irailetik ari da bertan lanean.