Rory Gallagher gitarrajoleari buruzko biografia idatzi du Ion Gurrutxagak

elgoibarren.net 2006ko aza. 30a, 09:08

"Rory Gallagher, kemena eta leialtasuna" liburua kaleratu du Ion Gurrutxaga musikariak. Blues eta rock munduko gitarrajolerik handienetakoa izan zen Rory Gallagher (1948-1995) irlandarra. Modu pertsonalean idatzitako euskarazko biografiak argitaratzen dituen Bosgarren Haria liburu sailean argitaratu da elgoibartarraren lana. Durangoko azokan egongo da salgai estreinakoz.

1706642003646 Rory Gallagher gitarrajoleari buruzko biografia idatzi du Ion Gurrutxagak

Elgoibartarraren lan berriarekin batera, Joxi Ubedak (“BAP bai, horixe”) eta Xabi Bordak (“Jotakie, Urolan pop”) idatzitako azken liburuak prentsa-urrean aurkeztu ziren Bilboko Kafe Antzokian (azaroak 29). Bosgarren Haria sailean argitaratu dira hiru liburuak. Sail honek, modu pertsonalean idatzitako biografiak, irakurterrazak diren poltsiko liburuak, argazkiak eta kantuen letrak dituztenak argitaratzen ditu.

Durangoko Liburu Azokan salgai

1706642003683 Rory Gallagher gitarrajoleari buruzko biografia idatzi du Ion Gurrutxagak

Durangoko Azokan jarriko da salgai “Rory Gallagher, kemena eta leialtasuna”, eta gero, liburu-dendetan ere egongo da.
Gaztelupeko
Hotsak disketxetik jaso zuen Arima Beltza taldeko abeslariak Rory Gallagher blues izarrari buruzko liburua idazteko proposamena. "Asko maite dudan musikaria da, eta berari buruz euskaraz idazteak ilusio handia egiten zidan". Honez gain, Gallagherri buruz “ezer gutxi, eta dagoen apurra ingelesez”, idatzi delako onartu zuen gonbidapena. Arrazoi gutxi ez balira ere, Euskal Herriarekin lotura berezia mantendu zuen Gallagherrek, 5 kontzertu eskaini baitzituen (Donostian birritan, Irunen, Hendaian eta Lekeition) eta “jarraitzaile sutsuak laga zituen gure artean”.

Kemena eta leialtasuna
Zuzeneko emanaldietan erakusten zuen kemena, karakterra, eta bere musika ideiekiko zuen leialtasuna” dira Gurrutxagaren iritziz Rory Gallagherren ezaugarri nagusiak. Horregatik izenburua. “Horrenbesteraino zen bere ideiekiko leiala, non Rolling Stones taldean sartzeko aukerari ere ezezkoa eman zion”.

1706642003740 Rory Gallagher gitarrajoleari buruzko biografia idatzi du Ion Gurrutxagak

1706642003780 Rory Gallagher gitarrajoleari buruzko biografia idatzi du Ion Gurrutxagak

 

Roryren anaia elkarrizketatu zuen Londresen
Donal, Rory Gallagherren anaiarengana jo zuen Gurrutxagak informazio bila, “Berari buruz idatzi diren liburu eta aldizkarietatik dokumentazioa eskuratu ostean, Donal Galagher elkarrizketatzera Londresera joan nintzen. Bere etxean hartu ninduen honek, eta 3 egun pasa nituen bertan. Roryk egindako musika zabaltzeaz arduratzen da orain Donal, beraz, oso prest agertu zen. Berarekin hitz egiteaz gain, Roryren taldekideekin egoteko aukera ere izan nuen; armonika jolea eta Roryren gitarra zaintzen zuenarekin egon nintzen”. Honez gain, Euskal Herrian eskaini zituen kontzertuen kronikak egin ditu kontzertuen antolatzaileekin eta ikusleen artean egon ziren musikari euskaldun batzuekin (Anje Duhalde, Txomin Artola…) berba egin ostean.

Informazio gehiago:
*Rory Gallagher: Biografia eta elkarrizketak (ingelesez)
*Albumak eta abestiak mp3 formatuan (ingelesez)