“Elgoibarko aditz-taulak” liburuxka osatu du Jesus Mari Makazagak

elgoibarren.net 2006ko aza. 30a, 12:01

 
Deba ibarreko aditz-taulen bildumako beste bi ale kaleratu ditu Badihardugu, Deba Ibarreko Euskara Elkarteak, Durangoko Azokara begira. Hauetako bat, Elgoibarko aditz-taulak liburuxka, Jesus Mari Makazaga euskal filologo elgoibartarrak osatu du.

 

 

Elgoibarko aditz-taulak (PDF) 

Euskalkian idazteko irizpideak
Euskalkian idazteko irizpideak izeneko argitalpena ere kaleratu du Badiharduguk. Bertan, euskalkian idazteko irizpide orokor-orokorrak azaltzen dira eta Deba ibarreko adibideak gehitu dira laguntza modura.