1985. urtean sortu zenetik Errotatxo Elkartea izan da gure herrian HIESarekin zerikusia zuten gaietan erreferentzia. Azken urtetan Errotatxok antolatu izan ditu HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen diren ekintzak. Besteak beste, prebentzio astea, kontzentrazioak, haurrentzako ekintzak, HIESaz hildakoei omenaldiak, e.a. Errotatxoko arduradunek azaldu digutenez, “trantsizio garai batean” sartuta dago Elkartea.
Hortaz, bi ekintza xume hauek (mahai informatiboa eta lazo gorriak) bakarrik egingo dituzte aurten HIESaren aurkako egunarekin bat eginez.
Dena dela, jendea ondo erantzuten ari dela azaldu digute, “jende asko ari da mahai informatibora hurbiltzen eta asko izan dira lazo gorria jarri dutenak. Egun konkretu honetan jendearen sentsibilitatea azaleratzen da”.
OMSk sortu zuen Nazioarteko Eguna
HIESaren kontrako Nazioarteko Eguna Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) ezarri zuen 1988an, Nazio Batuen Osasunerako Mundu Biltzarrak egin zuen ebazpena oinarri hartuta. Xedea zen, mundu osoan, informazio eta komunikazio bideak zabaltzea -gaitzak hainbat herritan eta hango biztanleengan duen eragina leuntzeko-; eta konponbideak bilatzeari lotzea. Xede horri lotuta daude gaitzak eragiten dien pertsonen sufrimendua ulertzea eta haiei elkartasuna adieraztea sufrimenduan, borrokan eta salaketan.

DATU INTERESGARRIAK:
• 2003. urtera arte, HIESaz kutsatutako 5.149 kasu eta 2.998 heriotza gertatu ziren Euskadin (Eustat, Euskal Estatistika Urtekaria 2005)
• 9 HIES kasu deklaratu dira 2005ean 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean.

• Harreman heterosexualak: HIESa gazteen artean transmititzeko bide nagusia Euskadin
• HIES kasuen kopuruak nabarmen egin du behera Euskadiko gazteen artean. Azken 12 urteetan 128 kasu gutxiago erregistratu dira. Izan ere, 1993an 137 kasu deklaratu ziren eta 2005ean, aldiz, 9. Beherakadarik handiena 1993 eta 1998 artean gauzatu zen
Iturria: Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Informazio gehiago:
• Sexu segurua bien esku (Habe)
• Asmatutako HIES epidemiaren kronika (Eibar.org)

{mosimage}