Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

elgoibarren.net 2006ko abe. 4a, 09:57

Inoiz baino argi irudi gehiago jarriko ditu aurten Udalak. Guztira, 90 irudik, iaz baino 30 gehiagok, apainduko dituzte Elgoibarko erdialdea eta hainbat auzo. 90 irudiei, baina, lau eszenografia gehitu behar zaie. Abenduaren 8tik urtarrilaren 7ra arte egongo dira piztuta Gabonetako argiak.

 

 

4 eszenografia
Anbulategi parean jarri zuten elur oreinez osatutako eszenografia izan zen iazko berrikuntza nagusienetakoa. Aurten gisa honetako beste hiru eszenografia jarriko dituzte.
• Anbulategi parean
• Leku-Eder parkean
• Urasandiko Haur Eskolan
• Sigmako josteko makinan
Auzo berrietara ere iritsiko dira argiak

1706642001998 Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

1706642002060 Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

1706642002097 Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

1706642002167 Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

Elgoibarren sortu diren auzo eta kale berrietara ere iritsiko dira Gabonetako argiak: Basarte, Gabriel Krutzelaegi, Aizkorri edo Errotaberri plazan jarriko dituzte argi apaingarriak. Hauez gain, Merkatu Plazako fatxada nagusiak, Altzola auzoak, udaletxeko atzealdeak eta Bernardo Ezenarro kaleak argiztatze berezia edukiko dute. 
42.600 euroko aurrekontua
Gabonetako argien instalazioak eta mantenuak 42.600 euroko kostua izango dute. Iazko aurrekontua bikoiztu du ia aurtengoak, 24.000 € bideratu baitziren iaz. Bigarren urtez jarraian, Maykolux S.L enpresak irabazi du argiak jartzeko lehiaketa publikoa.

1706642002231 Gabonetako argiak abenduaren 8an piztuko dituzte

Azken berrikuntzak

 Kontsumo txikiko bonbillak eta argi biziagoa ematen dutenak erabiliko ditu Maykolux-ek. Besteak beste, Leds teknologiadun bonbillak, star-flash sistema, mikrobonbillak, hiru dimentsiotako irudiak, e.a. Leku-Ederreko eszenografiak, esaterako, palmondo baten itxura izango du eta su artifizial japoniar bat irudikatuko du.