Lanbide heziketako zikloko ikasleek oinarrizko gabezia jakin batzuk dituzte eta hauek gainditzen laguntzeko formatu digitaleko baliabide didaktikoak landu ditu Oinarrizko Gaitasunen proiektuak. Baliabide hauek lantzeko hezkuntzan aplikatzen diren teknologia berriak erabili dira eta fabrikazio arloko kasu errealetan oinarritzen dira.
Proiektua Monica Gilek landu du eta ikasgelan, Ruben Odriozola eta Jon Egaña irakasleek garatu dute, IMHko Mekanizazioko zikloaren lehen eta bigarren mailan, emaitza bikainekin.
Datorren urtarrilean jasoko du saria IMHk Madrilen egingo den sari banaketa ekitaldian.
Oinarrizko Gaitasunak proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du eta 2006-2007 ikasturterako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proiektuaren luzapena finantzatuko du.
• Proiektua ikusgai dago helbide honetan:
Laugarren saria
Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak (Lehen, Hezkuntza eta Kultura Ministerioa) IMH saritzen duen laugarren aldia izan da honakoa. Aurreko sariak:
Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak (Lehen, Hezkuntza eta Kultura Ministerioa) IMH saritzen duen laugarren aldia izan da honakoa. Aurreko sariak:
1- 2002ko azaroak 20.
"CNC tornua programatzeko ikastaroa" Internet bidez erabili eta zabal daitezkeen euskarri elektronikodun hezkuntzarako material curricularraren saria jaso zuen.
2- 2004 azaroak 17.
"CNC tornua programatzeko ikastaroa" Internet bidez erabili eta zabal daitezkeen euskarri elektronikodun hezkuntzarako material curricularraren saria jaso zuen.
2- 2004 azaroak 17.
"Mekanizazio prozesuak fresatzeko makinetan" Internet bidez erabili etazabal daitezkeen euskarri elektronikodun hezkuntzarako materialcurricularraren saria jaso zuen
3- 2004ko azaroak 25.
3- 2004ko azaroak 25.
"Simultec" proiektuak, “Francisco Giner de los Rios” saria jaso zuen (hezkuntza
kalitatearen sariak). Fabrikazio mekanikoan aplikatzeko simulazio
didaktikoen databasea da “Simultec”.
4- 2006ko abenduak 4.
“Oinarrizko Gaitasunak” proiektuak jaso du 2006ko Hezkuntzaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Sari Nazionalaren ohorezko aipamena