Atseden txiki bat hartzera goaz abenduaren 11ra arte

elgoibarren.net 2006ko abe. 5a, 13:50

Zuen baimenarekin, atseden txiki bat hartu behar dugu abenduaren 11ra bitartean. Irailaren 4an ekin genion elgoiBARREN.net-en abenturari eta, ordutik, geldi egoteko asti gutxi izan dugunez, egun gutxi batzuk hartu behar ditugu buruari eta gorputzari deskantsua emateko. Hala ere, eta notiziarik emango ez badugu ere, egunotan ere elgoiBARREN.net zuen eskura izango da. Besteak beste, herrian izango ditugun ekintzen agenda, mediatekako erretratu eta bideoak, eta BARREN astekariak izango dituzue ikusi eta irakurtzeko moduan. Zuek ere ondo pasa, eta astelehenean hemen izango gara berriz ere gure herriko berri emateko.