Amateurren lanen artean, sormenezko bigarren lanik onena aukeratu zuen epaimahaiak Prestige izotza izeneko bideoa. Bi minutuko bideo honek izotz puska bat plater batean nola urtzen den erakusten du. Andres eta Leire Elizondok 500 euro poltsikoratu zituzten lan honi esker. Amateurren lanen artean, lehen saria, Hodei Torresi egokitu zitzaion bere [3 in 1] pelikulagatik. 29. Euskal Zine eta Bideo Bilerako sari nagusia, berriz, Zikloak ikus-entzunezkoarentzat izan zen.
• Elizondotarren saritutako bideoa elgoiBARREN.net atarian esegitzea zen gure asmoa. Zoritxarrez, ordea, ezin izan dugu bideoa lortu, horretarako prestatu gabe zeukatela adierazi baitigute.
Ez da estreinako saria izan
Honakoa ez da izan Andres Alberdik Lekeitioko Lehiaketan sari bat eskuratzen duen estreinako saria. Aurrez 6 sari eskuratu ditu:
• 1999 Eserlekua (2. saria)
• 1998 Sinboloak (2. saria)
• 2000 Begirada (2. saria)
• 2002 Arkatz Zinikoa (2. saria)
• 2004 Kontraztasuna (1. saria)
• 2006 Prestige Izotza (2. saria)
∞ Ikus hemen: Zer da Euskal Zine eta Bideo Bilera