∞ Ikus hemen: Egutegia (PDF)
•
1907ko uztailean, astebetez, gure herrian hainbat ekintza antolatu ziren, besteak beste abere eta baserriko produktuen feriak; diapositiba, dantza eta musika emanaldiak, su artifizialak, bertso saioak…; beti ere, euskal kultura bultzatzeko asmotan.
• Horiek horrela, duela mende bateko aste hura gogoan izan nahirik, Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura Batzordeek zenbait ekintza berezi antolatu nahi dituzte mendeurren hori dela-eta. Ekintza horien artean, aipatzekoa da Udalak 2007 urterako argitaratu berri dituen egutegiak.
• Egutegian, gaur egungo euskal jaien argazkiez gain, gure herriko kultura irudikatzen duten antzinako argazkiak ikusteko aukera dago. Antzinako argazki horiek Gipuzkoako Artxibo Orokorraren jabetzakoak dira; hain zuzen ere, Indalecio Ojanguren argazkilari eibartarraren fondokoak.
Nola eskuratu egutegiak?
Egutegi txikiak herri osoan zehar buzoneatuko ditu Udalak, eta egutegi handiak elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Hala ere, herritarren batek 2007ko egutegi handiak edo txikiak eskuratu nahi baditu, Kultur Etxean edota Udaltzaingoan eskuratu ahal izango ditu.