Domekan amaitu zen Nazioarteko Xake Txapelketan emozioa izan zen amaierara arte. Mirzoev-ek txapela buru gainean zuela zirudien, baina Oleg Korneev errusiarrak estu hartu zuen azken partidetan.
Bost aldiz garaipena lortu duen errusiarra zen aurten ere irabazteko faborito nagusia, baina pattal hasi zuen txapelketa, lehen 3 partidak berdintzea besterik ez baitzuen lortu. Gerora, ordea, bere benetako maila erakutsi eta irabazlearengandik puntu erdi eskasera sailkatzea lortu zuen. Mirzoev, hala ere, xakelaririk erregularrena izan da.
•Mirzoev, urtetik urtera hobetuz
Iazko postuak trukatu dituzte bi Maisu Handiek. Iaz errusiarrak atera zion puntu erdiko aldea azeriarrari. Mirzoev urtetik urtera hobetuz joan da: 2004an, Ivan Cheparinov bulgariar gazteak irabazi zuen urtean, 3. postuan sailkatu zen, aipaturiko 2. postuan iaz eta aurtengo gaipenarekin progresioa osatu du. 1.412 euroko diru saria eta garaikurrak eskuratu zituen irabazleak eta 1.111 euro 2. sailkatuak.
•Tatiana 9. postuan
Tatiana Kononenko ukraniarraren parte hartzea izan da aurtengo nobedade nagusienetakoa, 1993. urtetik hona ez baitzuen emakume batek parte hartzen. Urte hartan Malina Nikoara frantziarrak azken postuan amaitu zuen. Kononenko, berriz, 9. postuan sailkatu da.
•15 urte eta etorkizun handia
Ivan Salgado galiziarrak eman du txapelketako ezustekorik handiena. 15 urte besterik ez dituen arren, 3. postuan sailkatzea lortu du eta etorkizuna berea izan daitekeela erakutsi. Duela urte batzuk ere Vesselin Topalov izeneko bulgariar gazte bat pasa zen Elgoibarko txapelketatik eta egun Munduko xakelaririk onena da.
Ivan Salgado galiziarrak eman du txapelketako ezustekorik handiena. 15 urte besterik ez dituen arren, 3. postuan sailkatzea lortu du eta etorkizuna berea izan daitekeela erakutsi. Duela urte batzuk ere Vesselin Topalov izeneko bulgariar gazte bat pasa zen Elgoibarko txapelketatik eta egun Munduko xakelaririk onena da.
Sailkapena:
▫ GM- 2543 AZE | 1. Azer Mirzoev | 7 |
▫ GM-2657 RUS | 2. Oleg Korneev | 6,5 |
▫ MI-2425 ESP | 3. Ivan Salgado | 6 |
▫ MI-2496 ESP | 4. Manuel Pérez Candelario | 4,5 |
▫ MI-2357 EUS | 5. Santi González | 4 |
▫ GM- 2486 EUS | 6. Mario Gómez | 4 |
▫ MI -2396 EUS | 7. Iñigo Argandoña | 4 |
▫ MI-2446 SUI | 8. Claude Landerbergue | 3,5 |
▫ WGM-2375 UKR | 9. Tatiana Kononenko | 3 |
▫ GM- 2516 FRA | 10. Eric Prie | 3 |
•
Informazio gehiago:
- Euskal Xake Federakuntza (Sailkapenak, partidak, e.a)
- Elgoibarko Nazioarteko xake Txapelketaren memoria historikoa 1991-2006. (Ramón Mugicak idatzia) *gazteleraz