Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

elgoibarren.net 2006ko abe. 18a, 13:46

Arzuaga ahizpek aurkeztutako jaiotzak irabazi du Elgoibarko Parrokiak antolatzen duen XX. Jaiotza Lehiaketa. 46 taldetan banatuta, 14 urtez azpiko 181 haurrek parte hartu dute aurten.

• Igeltsuarekin eginiko jaiotza irabazle
Irati eta Miren Arzuaga ahizpek igeltsuarekin egin zuten jaiotza dotore eta originalak lortu zuen lehen saria. Bigarren saria, berriz, Mikel Arriola, Koldo Errasti, Jon Etxaniz, Igor Loidi eta Miguel Montesek osatutako taldeak eskuratu zuen. Olaia Irigoien eta Haizea Begiristainentzat izan zen 3. saria.

1706641973560 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

1706641973602 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

Haurren irudimenak mugarik gabea da. Diogunaren lekuko dira, Jaiotza Lehiaketara aurkeztu ziren itxura eta era guztietako 46 jaiotzak. Sarriagotan ikus daitezkeen buztina eta plastilinaz gain: ogia, lekaleak, arkatzak, papera, mazapanak, igeltsua… edozerk balio du jaiotzako irudiak egiteko. Elgojaiotzako 3 kidek, Gipuzkoako Belenzaleen lkarteko kide den Jose Maria Zendoiak eta Aurori Anton elgoibartarrak osatu zuten epaimahaiak ez zuen lan erraza izan. 

1706641973638 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

1706641973674 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

1706641973710 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

1706641973741 Irati eta Miren Arzuaga ahizpek irabazi dute Jaiotza Lehiaketa

• Jaiotza guztiak Errosario kalean daude ikusgai, Errosario kaleko 9. zenbakian dagoen lokalean.