Ordenantza berrien NONDIK NORAKOAK:
♦ Herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzeko ordenantza
• Ibilgailu pribatuek ezingo dute Errosario, San Bartolome eta San Frantzisko kaleetan, zein Nafarroa plazan sartu edo ibili.
• Zamalanak egin ahal izateko tartea goizeko 07:00etatik 11:00etara murriztuko da astegunetan. (Orain arteko zamalanetarako ordutegia: 6:00-12:00 eta 15:00-17:00 lanegunetan).
• Asteburuan galarazia dago gune honetan autoz ibiltzea.
• Ordenantzak ez die honako hauei eragiten: lanean ari diren suhiltzaile zerbitzuei, anbulantziei nahiz segurtasun indarrei, taxiei, mugikortasun murriztua duten pertsonei eta ordenantzak zehazten duen eremuan kokatuta dauden establezimenduetako jabeei edo lantokiei. Azken hauek, beti ere, arrazoi justifikagarri bat azaldu beharko dute.
• Neurriak: Altueran 3,5 metro eta zabaleran 2 metro gainditzen dituzten eta 3.500 kilo baino gehiagoko pisua duten ibilgailuek sarrera galarazia izango dute. (*Salbuespena: 10.000 kilotik beherako ibilgailuek baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte herri barruan sartzeko, baina 10:00ak baino lehen alde egin beharko dute).
♦ Ibilgailuen aparkamendu mugatua arautzeko ordenantza
• Plaza Txikian (Aita Agirre) dauden 70 aparkalekuei eta BBVA bankua egon zeneko eraikuntzaren pareko aparkamenduei eragiten die ordenantzak.
• Doako TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua) zerbitzua jarriko da martxan.
• Plaza Txikian (Aita Agirre) dauden 70 aparkalekuei eta BBVA bankua egon zeneko eraikuntzaren pareko aparkamenduei eragiten die ordenantzak.
• Doako TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua) zerbitzua jarriko da martxan.
• Ez da aparkatzearren ordaindu beharrik izango, baina gehienez 90 minutuz (ordu eta erdi) eduki ahal izango da autoa aparkatuta.
• Plaza Txikian eta inguruetan autoa aparkatu nahi duen orok, Banco Guipuzcoano parean jarriko den makinatik atera beharko du txartela.
• Isunak: 90 minutuko denbora tartea gainditzen duenari isuna jarriko zaio.
Isunik baxuena: 10 euro.
Isunik handiena: gruak autoa eramatea (gehienezko denbora bikoizten den kasuetan).
• Ordutegia: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00 (lanegunetan) 09:00-13:00 (zapatuetan)
• Araututako gunean behin aparkatu ondoren, 12 oprdu pasa arte ezin izango da berriz bertan aparkatu.
Alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera
Udalak azaroaren 24an egindako ohiko Udalbatzan onartu zituen bi ordenantzak. Une honetan, informazioa publiko egiteko fasean aurkitzen dira. Gauzak horrela, udaletxeko idazkaritzan espedientea aztertzeko eta alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera izango da abenduaren 28ra bitartean. Alegaziorik eta iradokizunik izango ez balitz, araudia behin betiko onartutzat joko da, eta erabaki berririk hartzeko beharrik gabe indarrean sartuko da.