Parrokiako Jaiotzak mugimendua daukaten 44 irudi ditu aurten

elgoibarren.net 2006ko abe. 21a, 10:14

Atzo inauguratu zuten Parrokiako Jaiotza urtarrilaren 17ra bitartean egongo da ikusgai Parrokiako kaperan. Aurten, mugimendua daukaten 44 irudi prestatu dituzte Elgojaiotzako kideek. Berrikuntzarik nagusienak: burdinola, Venus-en iturria eta jaioberri den Jesus haurra gurtzera doazen lagun taldea dira.




Jaiotza biziduna egiten duten 27. urtea da aurten, eta urtero moduan, betiko irudiez gain (zorroztailea, garbitzaileak, arratoia, sukaldaria, idazkaria, e.a) azken ordura arte isilpean gorde dituzten berrikuntzekin inauguratu zuten Parrokiako Jaiotza.
{google}5668248172131109584&cid.{/google}
 

•Erdi Aroko burdinola
Denboraz kanpo dagoen anakronismoa izan arren, erdi aroko burdinola bat sartu dute aurten jaiotzan.
•Venusen iturria
Urtetik urtera gora egiten du iturrien kopuruak. Iristen azkena, Venus Jainkoari eskainitako iturri dotorea izan da.
•Jesus gurtzera doan lagun taldea
Mugimendudun irudi talde hau duela 9 urte egin zutenaren bertsio berritua eta hobetua da.

Erdi aroko burdinola

Venusen iturria

 
  
Datuak:
Antolatzailea: Elgojaiotza
Non: San Bartolome parrokiako aperan (Sarrera Leku-Eder parketik)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (17:30-20:30). Zapatu eta jai egunetan: 10:30-13:30 eta 17:30-20:30
Noiz arte: Urtarrilaren 17ra arte 

1706641971433 Parrokiako Jaiotzak mugimendua daukaten 44 irudi ditu aurten

1706641971466 Parrokiako Jaiotzak mugimendua daukaten 44 irudi ditu aurten

 
 
 

1706641971505 Parrokiako Jaiotzak mugimendua daukaten 44 irudi ditu aurten

1706641971552 Parrokiako Jaiotzak mugimendua daukaten 44 irudi ditu aurten