Independentziarekin euskara salbatuko ote den gogoeta egiten du Gotzon Garatek Argian

elgoibarren.net 2007ko urt. 5a, 10:24

Gotzon Garate idazle eta hizkuntzalari elgoibartarrak euskararen etorkizunaren inguruko gogoeta egiten du, Argia Astekariaren azken alerako idatzi duen iritzi artikuluan.

 
 
 
 
 

1706641965206 Independentziarekin euskara salbatuko ote den gogoeta egiten du Gotzon Garatek Argian

Independentziarekin euskara salbaturik ote?” izeneko iritzi artikuluan, titularrean aipatzen duen galderari erantzun bat bilatzen saiatu da Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketak sortu zituen irakaslea. Bi hizkuntza eta bi Estatu erraldoiren artean euskarak dituen trabetaz gogoeta egiteaz gain, independentzia lortu ondoren, Irlandan gaelikoarekin gertatu denarekin konparaketa bat ere egiten du Garatek.
 
 
Euskal Herriak independentzia lortzen badu, gobernuaren osaketak ere kezkatzen du jesuita elgoibartarra. Gaurko gobernuan dauden agintarien euskaltzaletasuna eta Ertzaintza edo Osakidetza moduko erakundeen hizkuntza ezaupide eskasa ere hizpide ditu, besteak beste.
•Irakurri Hemen artikulua osorik:Independentziarekin euskara salbaturik ote? (Argia, 2070 zenb.) *ezkerreko zutabean, Iritziaren leihoan aurkituko duzue Garateren idatzia.