Regina Otaola, Foru Aldundirako PPko hautagaia, Elgoibarren

elgoibarren.net 2007ko urt. 9a, 12:21

Gipuzkoako Foru Aldundirako PP alderdiko hautagaia, Regina Otaola, elgoibartarren iritzi eta iradokizunak jasotzen ari da une honetan Elgoibarko kaleetan. 

 

 

 

 

1706641940372 Regina Otaola, Foru Aldundirako PPko hautagaia, Elgoibarren

Gipuzkoako PP alderdiak Gipuzkoako Foru Aldundirako aurkeztuko duen hautagaia, Regina Otaola (1952) eibartarra, Elgoibarko Nafarroa plazan dago eguerdiko 12:00etatik aurrera.Talde Popularreko batzarkide taldeko alderdikideekin eta Debabarrenako PPko zinegotzien laguntzarekin, elgoibartarren iritzi, iradokizun eta usteak jasotzera etorri da Otaola anderea Elgoibarrera.

 

Elgoibarko kaleak eta hainbat leku (Zaharren Biltokia, Eguneko Zentroa, San Lazaro Egoitza, e.a.) bisitatuko dituzte.

Herritarrei 3 galdera
Gipuzkoa Denok Gara kanpainaren barnean, Alderdi Popularreko kideek 3 galdera egingo dizkiete bidean aurkitu dituzten elgoibartarrei:

1.- Zer hobetuko zenuke Gipuzkoan?
2.- Zein lirateke zure herriko behar garrantzitsuenak?
3.- Ze hiru proiektu lirateke zure ustez ezinbestean martxan jarri beharrekoak?