- Bizikleta berrien kostua, 12.000 eurokoa izan da.
- Gaur egun 205 lagunek parte hartzen dute spinning ikastaroetan.
Bazkideentzako oharra:
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du urtarrilaren hasieran kontu korronte bitartez helbideratuko direla kirol txartela berritzeko urteko kuoten ordainketak. Patronatuko bazkide izatea nahi dutenek Olaizaga kiroldegitik pasa beharko dute datuak ematera, eta norbaitek baja ematea nahi izanez gero, 943 74 44 15 telefonora dei egin dezake.
Abonuen prezioak:
- Urteko abono familiarra: 171,80 euro
- Banakako abonua: 95,05 euro