196 etxebizitza berri egingo dituzte Urruzunon

elgoibarren.net 2007ko urt. 11a, 11:54

Merkatu libreko 124 etxebizitza eta Babes Ofizialeko 72 etxebizitza berri egin ahal izateko tramiteak onartu zituen Udalak azken osoko bilkuran. Iñiguez Karkizano kalea eta Albitxurira doan bidearen artean dagoen lur zatian egingo dira etxebizitza berriak; 196 guztira. Babes Ofizialeko etxeak alokairurako bideratuko dira.




Urruzuno 2 eta 3

1706641938724 196 etxebizitza berri egingo dituzte Urruzunon

Guztira bost etxe bloke eraikiko dira Urruzuno 2 eta 3 sektoreetan.
Babes Ofizialeko 72 etxebizitzak 7 pisuko etxebizitza bloke batean eraikiko dituzte. Bloke hau, Iñiguez Karkizano kaleko etxeen jarraian kokatuta egongo da. Bestalde, etxebizitzok alokairuan bakarrik eskuratu ahal izango dira.
 
 
Merkatu libreko 124 etxebizitza
Merkatu libreko 124 etxebizitzak, berriz,  4 etxe bloketan eraikiko dituzte.
Batez beste 95 m² izango dute Urruzuno 2 eta 3ko etxebizitzek.
 
Etxebizitza berrien kokalekua:
 

Iñigez Karkizano kalearen azken mugatik aurrera eraikiko dira Urruzono 2 eta 3ko etxebizitzak

 

Trenbidearen gainekaldean eraikiko dituzte etxeak