Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

elgoibarren.net 2007ko urt. 15a, 10:59

Sileshi Sihine etiopiarrak aise irabazi zuen Juan Mugerza Nazioarteko krosa, pronostiko guztiak betez. Txema Martinez madrildarra sailkatu zen 2. postuan eta De la Ossa txikia 3. postuan. Emakumezkotan, Mestawet Tufak, Bekele herrikidea hartu zuen mendean etiopiarren arteko lehian. Jessica Augusto portugaldarrak osatu zuen podium-a.


 


1706641937106 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

Sileshi Sihinek munduko bigarren kros korrikalari onena dela frogatu zuen Mintxetako aldapa gogorretan. Juan Carlos de la Ossa, Chema Martinez, Ricardo Serrano, Carles Castillejo, Fernando Silva, Ali Abdallah eta Sileshi Sihinek hartu zuten lasterketaren burua hasieratik, baina 6. kilometroa pasa zutenean, Sihine eta Abdullah afrikarrek erritmoa ikaragarri bizitu eta erraztasun txundigarriaz ihes egin zuten. Munduko txapeldunordeak, ordea, berehala ezarri zuen bere legea eta laster batean geratu zen lasterketa buruan bakarrik.
 
Atzetik aurrera eginez Chema Martinez eta De la Ossak –entrenamenduetako lagunak biak- gainbehera zetorren Abdallah harrapatu eta gainditu egin zuten. Mugerza krosean 3. postua birritan lortu eta gero, meritu handiko 2. postua eskuratu zuen Martinezek. Sihine etiopiarrak 31:08ko denbora behar izan zuen 10,6 km. zituen ibilbidea osatzeko. Madrildarrak, aldiz, 31:26ko denbora behar izan zuen. Hossain Kaanache gazte oriotarra izan zen lehen euskalduna. Sailkapeneko 22. postuan helmugaratu zen 22 urteko gaztea, irabazlearengandik 3 minutu eta 36 segundora.
 
Etiopiarren indar erakustaldia emakumezkoen lasterketan
Emakumezkoetan ere etiopiarrak izan ziren jaun eta jabe. Aniko Kalovics hungariarrak hartu zuen hasieran taldea gidatzeko ardura, baina ezin izan zuen deus egin etiopiarren indar erakustaldiaren aurrean. Azkenean, Mestawet Tufak irabazi zuen proba, Bezunesh Bekele herrikideari aurrea hartuz. Jessica Augusto portugaldarra sailkatu zen 3. postuan Kalovics hungariarra gaindituz. Iratxe Aranburu zarauztarra izan zen lehen euskalduna, sailkapen nagusiko 16. postuan.
 

1706641937167 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937205 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

Iratxe Aranburu zarauztarra, lehen euskalduna

 

Aniko Kalovics hungariarra

 
Zenbait datu
• Ikusle kopurua: 5.000 lagun inguru
• Mamo Wolde Sariaren irabazleak: Mohamed Elbendir (Espainia) eta Katie Katie Knowles (Britainia Handia)
 
SAILKAPENAK:
* Gizonezko juniorrak (V. Mamo Wolde Saria)
* Emakumezko juniorrak (V. Mamo Wolde Saria)
 
Krosa argazkitan: (Argazki gehiago mediatekan)
 

1706641937320 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

1706641937359 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 
 

1706641937397 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937436 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937469 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937507 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937549 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937595 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937644 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937684 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937722 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937762 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937807 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

1706641937848 Sihine eta Tufa etiopiarrak nagusi Mugerza krosean

 

Etorkizuneko atletak ahaleginean. (Argazkia: Aitor Zabala)

Angel Mari Lopez Mintxeta A.T.ko elgoibartarra. (Argazkia: Aitor Zabala)

 
 
Mintxeta Atletismo Taldeko korrikalarien sailkapenak

    Alebin neskak
6. Leire Basterretxea
7. Lorea Santiago
22. Garazi Osoro
28. Sara Beristain
39. Itxaso Rodríguez
48. Malen Laca
50. Leire Melgosa
51. Nora Bastida
 
Alebin mutilak
10. Iñaki Sagarna
11. Ibon Belaustegi
15. Asier Garmendia
19. Iñaki Gabilondo
21. Ignacion Ortiz de Urbina
23. Mikel Gurrutxaga
27. Iker Hernandez
42. Mikel Agirrebeña
46. Andoni Hernandez
52. Aitor Duñabeitia
54. Imanol Beristain
79. Julen Duñabeitia
81. Sergio Alonso 

 
    Infantil neskak
11. Nora Santiago
28. Otsalar Urain
33. Nerea Azpiazu
45. Jugatx Juaristi
50. Eider Duñabeitia  
 
    Infantil mutilak
34. Mikel Bores
40. Aitor Etxeberria
41. Unai Amilleta
50. Mikel Castañeda  
 
    Kadete neskak
31. Maria Hernandez  
 
    Kadete mutilak
Mikel Anakabe

    Jubenil mutilak
Angel Mª Lopez

    Junior mutilak
39. Adur Juaristi