6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak

elgoibarren.net 2007ko urt. 16a, 12:03

Azken ordua: Napoka Iriak kontzertua eskainiko du Elgoibarko Gaztetxean. Barixaku honetan, urtarrilaren 19an, izango da (22:15). Ander Mujika elgoibartarra eta Miren Narbaiza eibartarra daude Napoka Iria musika taldearen atzean. Duela 2 urte inguru osatu zuten bikote artistikoa eta 6 abestiz osatutako maketa izan da elkartze honen lehen fruitua. Momentuz, Iratxo tabernan bakarrik eskuratu daiteke talde original honen maketa berria.

 
 
 
Disko akustikoa, kantautore ikutuarekin eta rockerako joerarekin” atera zaiela adierazi digu Ander Mujika elgoibartarrak. Lan honi izenbururik ez jartzea erabaki dute eta 500 ale argitaratu badituzte ere, 300 bakarrik jarri dituzte salgai, “gainerakoak promoziorako bideratuko ditugu-eta”.
 

1706641935631 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak

1706641935667 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak

 
 

1706641935693 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak

 

1706641935728 6 abestiz osatutako maketa atera du 'Napoka Iria' bikoteak


Taldearen abestiak entzuteko
Napoka Iriaren soinua nolakoa den jakin nahi izanez gero, Iratxo tabernan eskuratu daiteke taldearen maketa, 5 euroren trukean. Aipatu digutenez, “duela gutxi, joan zen barixakuan (urtarrilak 12), atera genuen arren, oso ondo saltzen ari da”.
• Beste aukera bat Napoka Iriaren blogean sartzea da. Bertan, taldearen gaineko informazioa (sorrera datuak, influentziak, talde lagunak, argazkiak, e.a) eta abestiak aurkituko dituzue.

Hurrengo kontzertuak
• Urtarrilak 18 (eguena): Kabia tabernan (Bilbaon, San Inazio auzoan)

Maketa berriko abestiak:
♦ Kea
♦ Kalean
♦ Egun denak
♦ Inoiz
♦ Ezin baitut
♦ Ingurua