Kaleak hutsik San Anton Egunean

elgoibarren.net 2007ko urt. 17a, 12:34

San Anton, herriko bigarren zaindariaren, jai eguna ospatzen dihardugu gaur elgoibartarrok. Hala izanik ere, eta eguraldiak laguntzen duen arren, kaleetan ez da jai giro handiegirik nabari, ordea. Haurrak dira gehien gozatzen ari direnak Plaza Handian jarri duten haur parkeari esker.




1706641934699 Kaleak hutsik San Anton Egunean

Goizeko 10:00etako Meza Nagusiarekin hasi dira gaurko prestatuta zeuden ekitaldiak. Bertan, Parrokiko Abesbatzak parte hartu du. Bien bitartean, ordu berean ireki ditu ateak Makina Erremintaren Museoak, “Tradiziozko ogibideen” jardunaldia egiten ari baitira bertan. Ertzaintzaren Bandak urtero egun honetan eskaintzen duen kontzertua ere 12:30ean hasi da Herriko Antzokian.
   
San Anton Eguneko ekintzak (Ikus urtarrilaren 17ko agenda)

11:30-14:00 eta 16:30-19:30 Umeentzako Haur Parkea (Plaza Handian)
12:30 Ertzaintzaren Bandaren kontzertua (Herriko Antzokian)
12:00-14:00 eta 18:00-21:00 Zigilu erakusketa (Gazta Lehiaketaren 25. urteurrenari eskainita)

1706641934744 Kaleak hutsik San Anton Egunean

1706641934796 Kaleak hutsik San Anton Egunean

 


Asteburuan antzerkia eta pilota partidak
San Antonen omenez antolatutako jaiak, baina, ez dira gaur amaitzen. Asteburuan ere izango da non aukeraturik.

19 barixakua
22:15ean “Ama, Quiero ser Lehendakari” antzezlana (Herriko Antzokian)
 
20 zapatua
12:30 Erraldoi eta Buruhandien kalejira herriko Dultzaineroekin
17:30 San Anton Pilota Txapelketako finalak (Ikastolako frontoian)