Elgoibarko danbor-joleak Azpeitiko danborradaren 50. urteurren jaialdian

elgoibarren.net 2007ko urt. 18a, 11:10

Elgoibarko Trinitateetako Danborradako ordezkaritza batek Azpeitiko danborradaren 50. urteurrena ospatzeko egin zen jaialdian parte hartu zuen. Danbor-jolez bete zen Azpeitiko Izarraitz Pilotalekua joan zen zapatuan (urtarrilak 13). Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak bildu ziren bertan; tartean, aipaturiko dozena bat lagun elgoibartar.

 
  Danbor-jole guztiek elkarrekin hainbat doinu jotzeaz gainera, Azpeitiko danborradak bizi izandako 50 urte luzeetako istorio eta pertsonaiak gogora ekarri zituzten bideo eta elkarrizketen bitartez.
 
∞ Informazio gehiago: Uztarria.com Azpeitiko ataiye
 
Jaialdiko argazkiak (Uztarria)
 
Jaialdiko bideoa (Uztarria)
 
Azpeitiko danborrada
 
♦ Helduen danborrada
•    Noiz:  bihar, urtarrilak 19, barixakua
•    Ordua: 22:15etatik aurrera
•    Non: Olazko Amaren Plazatik
 
♦ San Sebastian Eguna
•    Noiz:  etzi, urtarrilak 20, zapatua