Hasier Etxeberria elgoibartarra 'Milakabilaka' bake prozesuaren aldeko ekimeneko bozeramaile

elgoibarren.net 2007ko urt. 19a, 09:39

Hasier Etxeberria, kazetari eta idazle elgoibartarra, eta Castillo Suarez idazlea izan ziren Milakabilaka gizarte-ekimen berriaren bozeramaileak, atzo, Iruñean egin zuten agerraldian. Euskal gizartearen arlo ezberdinetako hainbat lagunek elkarrizketa eskaera egiteko bildu ziren, bakea lortzeko beste biderik ez dagoela sinetsita.

 
 
 

1706641933648 Hasier Etxeberria elgoibartarra 'Milakabilaka' bake prozesuaren aldeko ekimeneko bozer

Sustatzaileek Milakabilaka izeneko ekimena aurkeztuko dute datorren asteko ostiralean, Irungo Ficoba erakustazokan. Baina, atzo, garbi adierazi nahi izan zuten ez dutela amaierarik gabeko dinamikarik nahi. "Kolpeari kolpeka erantzuteko dinamikak ez du inoiz ezer konponduko".
Eta, alderdien interpretazioez harago, eta milaka herritarren gogoarekin bat egiten dutela sinetsita, elkarrizketa eta konponbide demokratikoaren aldeko iritzia agertu nahi izan zuten.
"Une hauskor eta korapilatsu honetan, euskal gizarteari dei egiten diogu norberak bere ekarpen positiboa egin dezan" adierazi zuten Etxeberriak eta Castillok beraien atzean zeuden euskal gizarteko hainbat aurpegi ezagunen izenean irakurri zuten komunikatuan.
 
Agerraldian parte hartu zutenetako batzuk:
Tomas Urzainki historialaria, Jean Louis Davant idazlea, Fermin Muguruza musikaria, Amets Arzallus bertsolaria eta kazetaria, Hasier Etxeberria, Xabier Mendiguren idazlea, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Victoria Mendoza psikologoa, Antton Lafont Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko (KES) presidentea, Jose Mari Arrate enpresaria eta Athleticeko presidente ohia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea, Arantxa Arrien EHNE sindikatuko kidea, Maite Aristegi, Manex Pagola, Ilazki Serrano, Tomas Urzainki, Sagrario Aleman, Amaia Zubiria, Iñaki Perurena, Nekane Txapartegi, Edurne Larrañaga, Begoña Zabala, Joxe Azurmendi, Hiart Leitza, Fito Rodriguez eta Arantxa Arrien, besteak beste.

∞ Informazio gehiago:
Berria