Herritarren Arretarako Bulego berria urtarrilaren 26an inauguratuko da

elgoibarren.net 2007ko urt. 22a, 09:03

Azken Ordua: Barixakuan, hilak 26, arratsaldeko 18:30etan, inauguratuko du Udalak Herritarren Arretarako Bulegoa. Zerbitzu berria elgoibartarrei aurkezteko bulegoko ateak zabalduko dituzte. Santa Ana kaleko 2. zenbakian egongo da bulegoa, baina Giza Eskubideen parkean edukiko du sarrera. Herritarrak Udalera hurbildu eta udal tramiteak eta gestioak errazteko helburuarekin sortu da.

 
 
• Inaugurazioa (urtarrilak 26): 18:30etik 20:00etara egongo da irekita, ikusi nahi duten guztientzat

Datuak:
•     Non: Santa Ana, 2 (sarrera Giza Eskubideen parketik)
•     Ordutegia:
    *Astelehenetik-barikura: Goizez: 9:00-14:00
                                      Arratsaldez: 16:00-18:00
    *Zapatutan: 9:00-13:00 
•     Lokala egokitzearen kostua: 220.000 euro.
•     Enpresa: Ikena 2001
 

1706641932766 Herritarren Arretarako Bulego berria urtarrilaren 26an inauguratuko da

 

1706641932804 Herritarren Arretarako Bulego berria urtarrilaren 26an inauguratuko da



Zerbitzuak:
• Udaleko eta herriko informazioa
• Berehala ebazpenak (altak, baxak, errolda aldaketa, isunak kobratu, Artekaritza sailarekin zerikusia duen guztia)
• Berehalakoak ez diren erresoluzio tramiteak (informazio, instantziak eta dokumentazioa, tramitazio egoera, e.a.) ebatzi beharrekoak ez diren izapideak (dokumentazia, informazioa, instantziak, e.a.)
• Sarrera erregistroa (administrazio maila guztiak).
• Abisu, kexa, aberia eta aholkuak ere laga ditzakete elgoibartarrek bulegoan.