Aritza Monasterio saritu du Espainiako Mendizale Federazioak

elgoibarren.net 2007ko urt. 22a, 11:33

Peruko Rondoy (5.879 m.) mendian Mikel Saez Urabainekin batera ireki zuen Bagabiltza bideagatik jaso du Aritza Monasterio elgoibartarrak Espainiako Mendizale Federazioak (FEDME) banatzen dituen sarietako bat, hain zuzen ere, 2006. urtean Europatik kanpo eginiko alpinismo ekintzarik onenaren saria. Joan zen zapatuan, urtarrilaren 20an, jaso zuten saria Vielsan (Aragoi).


 
 
 
Huarazen (Peru) bizi da Aritza Monasterio mendigoizale eta andinista elgoibartarra azken 14 urteetan, baina egunotan Euskal Herrian dago, Ondarroan, hain zuzen, arrebaren etxean. Lau urtean etorri gabe egon eta gero, Zuhaitz 5 urteko semearekin etorri da bisitan, eta maiatzera bitartean geratuko da Euskal Herrian. Han eta hemen proiekzioak emateko aprobetxatuko du egonaldia, eta baliteke Elgoibarren ere emanaldiren bat eskaintzea. 
 

1706641932375 Aritza Monasterio saritu du Espainiako Mendizale Federazioak

 

Tocllaraju (6.034 m) mendiaren tontorrean

 
 
∞ Informazio gehiago:

Bide berria ireki du Aritza Monasteriok Peruko Rondoy mendian (elgoiBARREN.net)

• Ikus hemen: BERRIA egunkariak Aritza Monasteriori egindako elkarrizketa
 
•  FEDME (Espainiako Mendizale Federazioa)