Cuscon (Peru) martxo hasieran hasten dira haurrak eskolara joaten. Zoritxarrez, ordea, haur guztiek ez dute eskolara joateko aukera edo baliabiderik. Gizaki orok merezi duen hezkuntza eskubidea eskaintzen saiatuko da Miski, denei ezin bada ere, gutxienez, haur batzuei.
24.774 euro batu ditu Miskik 2006an
2006ko Kanpainan batutako diru kopuruari (13.054 €) bazkide eta
besoetakotzeen bidez jasotakoa (11.720 €) gehituz gero, 24.774 euro
da azken emaitza. Hortaz, haurren eskolatzeari aurre egiteko diru
nahikoa eramango du Gemmak Peru alderantz.
2006ko kanpainan 13.054 € batu ditu Miskik. Batez ere, rifak saltzetik eta jendearen laguntzen bitartez.
1- 7.146 € (ekainetik abuztura)
1- 7.146 € (ekainetik abuztura)
2- 5.908 € (urritik urte bukaerara arte)
43 besoetakotze eta 10 bazkide
Peruko haur baten besoetako egiteko 18 eta 25 € bitartean jarri behar ditu hilero aita besoetako bakoitzak, eta haurraren familiak osotasunean jasotzen du dirulaguntza hau. Une honetan dituen 43 besoetakotzeei esker, 10.380 € biltzen ditu urtean Miskik
Bestalde, 10 bazkideek 3 eta 18 € artean jartzen dituzte hilero, hau da, 1.340 € urtean. Gauzak horrela, besoetakotze eta bazkideen dirua batuz gero; 11.720 € jaso zituen Miskik 2006an
Gemmaren esker ona