Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute

elgoibarren.net 2007ko urt. 23a, 13:15

San Bartolome parrokiako erretaula nagusia zaharberritzeko lanak otsail hasieran hasiko direla uste eta espero dute parrokiako arduradunek. Izan ere, lanak egiteaz arduratuko den enpresak aurrekontua noiz pasako zain daude une honetan. Lanak hasi eta 4-5 hilabeteko epean amaituta egongo lirateke.

 
 
Aurrekontuaren zain 
Iazko irailean jarri zituzten aldamioak eta denbora honetan 4 enpresari eskatu zaio erretaula nagusia zaharberritzeko aurrekontua.
Dirudienez, horrenbeste urte eta konponketa jasan dituen erretaula konpontzea ez da lan erraza eta materialen egoeraren gaineko ikerketa sakona egitea beharrezkoa da. Hortik atzerapena. Hala eta guztiz, behin aurrekontua onartuta, 4-5 hilabetetan lanak burutuko dituztela azaldu diete zaharberritzean espezializatutako enpresek parrokiako arduradunei.
 
Medalloietako margoek disdira berrreskuratuko dute 
Erretaula nagusiaz gainera, petxinetako medailoietan dauden margoak (4 guztira) zaharberritzeko ere aprobetxatuko dute, urteen joanarekin jatorrizko kolore eta disdira galdu baitute.
 

1706641931431 Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute

1706641931500 Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute

 
 

1706641931536 Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute

 

1706641931594 Parrokiako erretaula nagusia zaharberrituko dute

 

1993an hasi zen parrokiaren zaharberritze prozesua
San Bartolome parrokiaren kanpoaldea izan zen zaharberritzen lehenbizikoa. 1993 eta 1994. urteetan burutu ziren lan hauek. Iaz, berriz, barrualdea txukuntzeari ekin zioten eta paretak margotzeaz aparte, alboetako egurrezko erretaulak pipien aurkako gas batekin tratatu zituzten. Erretaula nagusiaren zaharberritze lanekin amaitutzat emango dituzte parrokia txukuntzeko lanak.