Antolakuntza lagatzeko arrazoi nagusiak
Bi arrazoi nagusi agertu dizkigute Gazteen Gurutze Gorritik Mozorro Lehiaketaren antolakuntza bertan behera laga izana azaltzeko.
1- "Gure izenak adierazten duen moduan, gaztetxoei zuzendutako aisialdi talde bat gara eta Mozorro Lehiaketara jende nagusiagoa aurkezten zela ikusi genuen. Horrek zer pentsa eman digu".
2- "Lehiaketaren antolakuntzan laguntzeko prest dagoen jendearen beharra izan da aurten lehiaketa ez egitera bultzatu gaituen bigarren arrazoi nagusia. Datorren urtera begira, berriz, ikusiko dugu antolatu edo ez".
1989tik antolatu izan da Mozorro Lehiaketa
Udaleko Kultura Sailak 1989. urtean antolatu zuen estreinakoz Mozorro Lehiaketa eta 90. hamarkadan, 1996. urtetik aurrera, hain zuzen, Gurutze Gorriak hartu zuen antolakuntzaren lekukoa eta ardura.
Inauterietako zapatuan, gauerdian, egin izan da lehiaketa hau eta elgoibartarrak Plaza Handian jarritako eszenatoki gainera igotzen ziren mozorrorik onenaren saria irabazteko itxaropenarekin.
Inauterietako zapatuan, gauerdian, egin izan da lehiaketa hau eta elgoibartarrak Plaza Handian jarritako eszenatoki gainera igotzen ziren mozorrorik onenaren saria irabazteko itxaropenarekin.
Azken urteetan dantzatu eta abestu ere egin izan dute taula gainera igotzen ziren mozorrotuek, koreografiarik onena saritzen hasi ziren-eta. Urteen poderioz Elgoibarko inauterietako ohitura bihurtu da Mozorro Lehiaketa, baina, dirudienez, eman ditu onenak.