Kontzertuko BIDEOA:
“The Machine Tools” taldeko partaideak
• Ane Iriondo elgoibartarra (abeslaria)
• Leire Alberdi mendaroarra (bateria. Lily Moon taldean aritua)
• Alberto Bergara (baxua)
• Xabi Bastida azpeitiarra (bateria eta kongak)

• Unai Azkue donostiarra (gitarra)
Kontzertuko argazkiak:
Taldeko kide guztiak dira IMHko langileak eta beraietako hiruk (Leire Alberdi, Xabi Bastida eta Unai Azkue) badute eskarmentua musika munduan. Beste bientzat gisa honetako aurreneko esperientzia izan da.
Elkarrizketa
Ane Iriondo, “The Machine Tools” taldeko abeslaria
"IMH Egunerako espresuki sortu dugu The Machine Tools"
Ane Iriondo elgoibartarrarentzat esperientzia berria izango da gisa honetako rock & rol talde batean abestea, alabaina, kontzertuan daukan onena emateko desiratzen aurkitu dugu.
-Nola sortu zen taldea osatzeko ideia?
IMH egunari kolore pixka bat emateko Albertok (baxulariak) taldekide guztioi
banan-banan taldea sortzea proposatu zigun, eta bi bider pentsatu gabe baiezkoa eman genion denok. Taldekide batzuk lehen ere beste musika talde batzuetan ibiliak direla aipatu beharra dago eta mundu honetan eskarmentua daukate. Niretzako estreinako aldia da, eta egia esan, ez nekien zer suposatzen zuen talde bateko partaide izateak, eta benetan, oso esperientzia ona izaten ari dela.
-Zergatik "The Machine Tools"?
Denak IMHko langileak garenez eta taldea IMH Egunerako espresuki sortu genuenez, Makina Erremintarekin zerikusia zuen izen bat nahi genuen.
-Zein da zuen estiloa, nolako abestiek osatzen dutre zuen errepertorioa?
Egia esan estilo desberdinak sartu ditugu errepertorioan, baina gehienak
Rock & Rol estilokoak dira. Hori bai, denak bertsioak dira: Itoiz, Led Zeppelin, AC/DC... Hasieran pentsatu genuen guk ateratako pare bat abesti ere jotzea, baina oso denbora gutxi izan dugu eta ezinezkoa izan da. Hurrengoan agian...
-Nolakoa izango da kontzertua? Dena emateko prest? Urduritasunik?
Hori inkognita bat da. Pasatu arte ez dugu jakingo nolako kontzertua aterako zaigun. Dakidana da, gu dena emateko prest gaudela, halaxe egin baitugu orain arteko entseguetan ere, eta entzuleak portatzen badira ba… oraindik ere gehiago emango
dugu.
-Zenbat denbora eman duzue kontzertua prestatzen? Non entseatu duzue?
Denera 3 hilabete izan dira. Astean behin entseatu dugu, ostiraletan.
Hasieran taldekide baten sotoan hasi ginen eta gero Mendaroko Udalak laga
eta primeran etorri zaigun lokal batean.
-Eta gero zer, ba al duzue musika munduan jarraitzeko asmorik?
Hori oraindik erabaki gabe dago, baina biharkoa ondo ateratzen baldin bada,
gutxienez, datorren urteko IMH Egunean ateratzeko animatuko gara!