Alfredo Etxeberria, EAJren alkatetzarako zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako

elgoibarren.net 2007ko urt. 30a, 08:34

Alfredo Etxeberria izango da EAJ-PNVk maiatzean egingo diren Udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkatetzarako zerrenda-burua. Elgoibarko EAJ alderdiak atzo (20:30) egin zuen batzarrean hartu zuten erabakia alderdikideek. 

 

Bi hautagairen artean aukeratzera deituak zeuden Elgoibarko jeltzaleak: Marivi Agirregomezkorta (egungo alkatea) ala Alfredo Etxeberria. Bigarrengoak jaso zuen boto gehien.
 
EAJren alkategaia

Alfredo Etxeberria (ezkerrean) EAJko zerrenda-burua

• Izena: Alfredo Etxeberria
• Adina: 40 urte
• Egoera zibila: ezkondua eta alaba baten aita
• Lanbidea: ONA Electroerosion enpresako komertzial kanpo arduraduna
 
 
 
 
 
 
Elgoibarko Hauteskunde DATUAK (2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
 

2003ko Udal Hauteskundeetan aukeratuak izan ziren zinegotziak

* EAJ-EA
: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14) 
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi