Ovidio Campelloren aurkezpen ofiziala
Elgoibarko PSOE-EE alderdiak atzo (martxoak 28) egin zuen Ovidio Campello alkatetzarako zerrenda-buruaren aurkezpen ofiziala. Hona bertan esandakoen entresaka:
-'Herria egin' behar dugu, elgoibartar izatearen harrotasuna berreskuratu. Udalak, gainera, herritarrei zabaldu behar dizkie ateak. Orain artean Batzoki bat bailitzan eraman baitu PNVk Udala.
-Inguruko herri eta instituzioekin erlazioak estutu behar ditugu. Foru aldundiak ahaztuta dauka Elgoibar. Depuradora da egin duten azpiegitura bakarra.
-Udalean lan giro ona eragin eta lortu behar dugu.
-'Kristalezko teilatu eta poltsikoak. Honekin esan nahi dugu ondradua izateaz gain, ondradua dela erakutsi behar duela Udalak. Kontuak puplikoak eta argiak izan behar dute.
Ovidio Campellok elgoiBARREN.net-i jakinarazi dionez, “17 laguneko zerrenda osatu gabe daukagu oraindik, nahiz eta izen gutxi batzuk falta zaizkigun. Gehienak elgoibartarrak dira, baina bat edo beste eskualdekoak dira”.
PSE-EEren alkategaia
• Izena: J. Ovidio Campello
• Jaioterria: Guitiriz (Lugo)
• Adina: 56 urte
• Egoera zibila: ezkondua
• Ikasketak: Zuzenbidea (3. mailara arte)
• Lanbidea: Enpresa bateko gerentea
• Ibilbide politikoa: PCE edo Espainiako Alderdi Komunistan hasi zen. Handik Euskadiko Ezkerra-ra pasa zen, eta azken hauek PSE-ra batu zirenean PSE-EEko kide izatera pasa zen. Azken lau urteetan Elgoibarko PSE-EEko Idazkari Nagusia izan da.
PSE-EEren alkategaia
• Izena: J. Ovidio Campello
• Jaioterria: Guitiriz (Lugo)
• Adina: 56 urte
• Egoera zibila: ezkondua
• Ikasketak: Zuzenbidea (3. mailara arte)
• Lanbidea: Enpresa bateko gerentea
• Ibilbide politikoa: PCE edo Espainiako Alderdi Komunistan hasi zen. Handik Euskadiko Ezkerra-ra pasa zen, eta azken hauek PSE-ra batu zirenean PSE-EEko kide izatera pasa zen. Azken lau urteetan Elgoibarko PSE-EEko Idazkari Nagusia izan da.
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi