Plaza Txikia eta inguruak asfaltatzeko lanak hasi dituzte

elgoibarren.net 2007ko urt. 31a, 13:40

Makinaz eta langilez josita esnatu da Plaza Txikia. Udalak jarriko duen doako OTA zerbitzua martxan jarri aurretik ingurune hau egokitzen hastea da bertan egingo dituzten lanen helburua. Eguraldiak laguntzen badu, asteburua amaitu aurretik Plaza Txikia asfaltatuta egotea espero dute Udal teknikariek. Plaza Txiki inguruko aparkalekuak ere asfaltatuko dituzte. Lan hauek, datorren asteko erdialderako amaitzea espero dute.





Egingo diren lanak
• Lurra berdindu eta asfalto berria botako dute Plaza Txikian eta Plaza Txikiaren inguruan (San Frantzisko iturriaren gainaldean eta BBVA bankua egon zeneko eraikuntzaren pareko aparkamenduetan) dauden aparkamenduetan.
• Asfaltoa bota ondoren, aparkamenduen marrak margotuko dituzte.
• Plaza Txikia eta Leku Eder parkearen artean dauden etxeak lotzen zituen pasabidea ere konponduko dute: lurra berdindu eta espaloiko ertz berria jarriko dituzte besteak, beste.
 

1706641903967 Plaza Txikia eta inguruak asfaltatzeko lanak hasi dituzte

 

1706641904011 Plaza Txikia eta inguruak asfaltatzeko lanak hasi dituzte

 

Plaza Txikitik Leku-Ederrera doan pasabidea konponduko dute

 

Makinak lanerako prest

 


Doako OTA zerbitzurako prestatzen
Herriko parte zaharra oinezkoentzako gune bihurtzeko ekimenaren barruan kokatu behar dira Plaza Txikia (Aita Agirre) eta inguruetan egiten ari diren lanak. Izan ere, Udalak doako OTA zerbitzua jarriko du Plaza Txikian eta inguruko aparkamenduetan ibilgailuen aparkaleku mugatua arautzen duen ordenantza indarrean jarri ahal izateko.