Irakurle batek bidali digu Interneten eta komunikabideetan oihartzun handia izaten ari den deialdi honen berri.
Aldaketa-klimatikoaren gaineko hausnarketa
• L´alliance pour la planete elkarteak sarean zabaldutako komunikatuaren arabera, “apagoi edo ilunaldi honen helburua ez da argindarrean aurreztea soilik; hiritar, komunikabide eta agintarien arreta piztea baizik”. Alegia, denok nahi izanez gero, zenbat energia aurreztu dezakegun frogatzea.
• Alferrik galtzen den energia kopuru izugarriaz gogoeta egitea eta berehala akziora pasatzea aldarrikatzen du elkarte ekologistak.
•
Nola? planetari 5 minutuko tregoa eskainiz: “kosturik gabeko ekintza da, denbora tarte oso laburrean eta politikariei aldaketa-klimatikoa eztabaida politikoan pisuzko gaia dela erakusteko balioko du”.
|
Zergatik gaur?
Gaurko (otsailak 1) ilunaldi globalerako deialdiarekin klima-aldaketaren larritasunaz ohartarazi nahi da. Deialdiak arrakasta izaten badu, ekimen honek pisu mediatiko eta politiko handia izan dezake 2007ko legegintza hauteskundeei begira.
∞ Informazio gehiago: