Xabier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra da Montehermoso kulturuneko zuzendari berria

elgoibarren.net 2007ko ots. 2a, 12:36

 
Gasteizko Montehermoso kulturuneko zuzendari berria izateko aukeratu dute Xabier Arakistain (1966) ‘Arakis’. Araceli de la Horraren lekua hartu berri du aspalditik Bilbaon bizi den elgoibartarrak. Artea, kultura eta gizartea izango ditu ardatz Gasteizko kultur aretoko arduradun berriak. Emakumearentzako justizia soziala lortzea izango da Arakisen beste helburuetako bat.

 
Komisario independente izatetik erakunde publiko batera
  Artearen munduan aurpegi aski ezaguna bihurtu da azken urteotan Xavier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra. Komisario independente gisa jardun du lanean, arte garaikidearen inguruan eta abangoardia berrien ildotik, batez ere. Geldirik egon ezin den horietakoa izanik batera eta betera mugitu da Arakis bere ideia eta kontzeptuak zabalduz, baina, orain, Montehermoso moduko erakunde publiko bateko arduradun izateko ordua iritsi zaiola uste du. Erronka berri bati ekiteko garaia, alegia.
  Bere helburu eta desio handienetako bat “emakumeak arte munduan duen egoera tamalgarriari” buelta ematea da. Kargu berrian neurriak hartzeko aukera izango du. Arakisek azaldu duenez, genero perspektibatik landuko dute Montehermosoko programazioa eta “egiten diren ekintzetatik erdiak emakumeek egingo dituzte. Eta aurrekontuaren erdia ere emakumeentzako izango da. Emakumezko artista ugari eta fakultateak ere beteta daude, baina ez da igartzen”.

1706641901803 Xabier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra da Montehermoso kulturuneko zuzendari berria

 

1706641901844 Xabier Arakistain ‘Arakis’ elgoibartarra da Montehermoso kulturuneko zuzendari berria

 
Informazio gehiago: 
  • Berria (elkarrizketa euskaraz)
  •
Gara (gazteleraz)
  •
El Pais (gazteleraz)
  •
Noticias de Alava (gazteleraz)