Autoa konpartitzeko zerbitzua posta elektronikoa erabiliz

elgoibarren.net 2007ko ots. 5a, 12:20

Elgoibartik kanpo lan egiten dutenentzat, unibertsitatera joaten direnentzat edo bestelako bidaiaren bat egiteko autoa erabili behar dutenei zuzenduta, Autoa Elkarrekin zerbitzua jarri du martxan Udalak. Posta elektronikoa erabiliz, egoera berean dauden herritarrak topatzeko bidea eskaintzen du ekimen honek.



Elgoibarko Udalak bat egin du Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) sortu eta bultzatutako ekimenarekin
Helburuak:
•      Debabarrenako herritarrei eguneroko joan-etorrietan beste aukera bat eskaintzea, eta kontuan hartuko dira iraunkortasun neurriak mugikortasunean.
•      Ibilgailu pribatuek sortzen duten kutsadura eta kontsumo energetikoa gutxitzea.
•      Autoaren erabilera arrazionalagoa egin.
 
NOLA DABIL?
Zerbitzu honi esker, zurearen antzeko bidai bat egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko dituzu. Posta elektronikoaren bitartez harremanetan jarri ahal izango zara haiekin. Zer zaletasun duten ikusiko duzu, autorik duten edo ez, bidaia egiteko arrazoiak, eta beste hainbat datu ere bai, bidai lagunak errazago elkartzeko. Mezu elektronikoa bidali ahal izango diezu zure ustez bidaia batera egiteko egokiak diren pertsonei. Dena egingo duzu berehala eta bitartekaririk gabe.
 
∞  Informazio gehiago:
•  Debegesa