Duela 100 urte
Duela 100 urte, 1907an, urte guztian luzatu ziren Euskal Jaietako ekintzak gure herrian, baina ekintzarik potoloenak (bertsolarien saioak, musika kontzertuak, txapliguak, dantza erakustaldiak, e.a) uztaileko aste batean izan zien. Hau dela-eta, Elgoibarko Udalak Mendeurrena ospatzeko asmoa du aurten, uztailean, hain zuzen ere.
Herritarrek egitaraua osatzeko aukera dute
Urteurreneko ekintza guztiak erabaki gabe daude oraindik, egitaraua ez dago itxita. Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek eta herritarrek osatutako batzorde bat aspalditik ari da Euskal Jaiak gogora ekarriko dituen mendeurreneko egitaraua prestatzen. Alabaina, iradokizun eta ideia guztiak ondo hartuak izango dira.
Ideiak bidaltzeko:
• e-postaz: euskara@elgoibar.org
• Telefonoz: 943 74 43 66
• Kultura eta Euskara batzordeak (Kultur Etxean)
LOGOTIPO Lehiaketa arautuko duten Oinarriak:
LEHENENGOA: Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal
izango du.
BIGARRENA: Lanak paperean aurkeztu beharko dira A4 paper-formatuan.
Horretaz gain, lan horiek formatu digitalean edo berori erreproduzitzeko moduko
edozein euskarri informatikotan.
HIRUGARRENA: Logotipoan honako testu hau agertu beharko da ezinbestean:
1907-2007
Euskal Jaiak
Elgoibar.
LAUGARRENA: Lehiaketa honetan sari bakarra izango da.
Sari hori hirurehun eurokoa (300 €) izango da.
BOSGARRENA: Lanak Elgoibarko Kultur etxean aurkeztu beharko dira.
Aurkezteko epea 2007ko otsailaren 23an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.
SEIGARRENA: Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta
atzeko aldean gaitzizena eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi
batean, partehartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia sartu beharko
dira. Kartazalaren gainean, berriz, gaitzizena jarri beharko da.
ZAZPIGARRENA: Saritu gabeko lanak jasotzeko hogeita hamar (30) eguneko epea
izango da. Epe horretan, lanak jasotzen ez badira, egileek horiei uko egiten
dietela uste izango da.
ZORTZIGARRENA: Saritutako lana Udalaren esku geratuko da, halaber, Udalak
izango ditu lan hori inprimatzeko, argitaratzeko ezagutarazteko eta gainontzeko
eskubide guztiak.
BEDERATZIGARRENA: Epaimahaiko kideak Elgoibarko Udaleko Euskara eta Kultura
batzordeek aukeratuko dituzte. Epaimahai hori erabakia hartzen den egun berean
osatuko da, eta emaitza otsailaren 28an emango da jakitera. Horretaz gain,
epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiko kideek ezin izango dute
lehiaketan parte hartu.
HAMARGARRENA: Lehiaketan parte hartu ahal izateko, goitik behera onartu
beharko dira oinarri hauek guztiak.