Aurkezpena otsailaren 16an
Liburudendetan astebete daraman arren, otsailaren 16an egingo du Uxue Alberdik Aulki bat elurretan liburuaren aurkezpen ofiziala. Aurkezpen bikoitza izango da; Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztuko baitu egun berean.
Elkarrizketa
Uxue Alberdi, idazlea
“Suediako gizartearen deskribapena giza harremanetan sakontzeko aitzakia izan da”
Lehenengo liburua azal eta paper bihurtuta ikusteak piztu dizkion sentsazioez galde egin diogu Igartza Sariko irabazleari.
-Zer sentitzen da norberak idatzitako lehenengo liburua liburu dendatan ikustean?
Sentsazio arraroa da. Hiru urtean nirekin bueltaka ibili diren testu batzuk liburu eginda eta liburu denda batean salgai, edonoren eskura, daudela ikustea arraroa egiten zait. Zaila da berbaz adieraztea. Gainera, ezustean hartu ninduen, aurkezpena egin arte ez zela salgai jarriko uste bainuen. Jakin orduko joan nintzen liburu dendara. Hamaika bider irakurri izanaren ondorioz ia buruz dakizkit liburuko ipuin batzuk, baina liburu guztia berriz irakurri berri dut; atzo amaitu nuen.
-Eta, zer aurkitu duzu liburua berrirakurri eta gero?
Lehenengo ipuinak 20 urterekin idatzi nituen; Suedian nengoela, eta azkenak 22 urterekin. Aitortu behar dut azkena idatzitakoak gehiago hurbiltzen direla ni orain naizenera, nire pentsatzeko modura. Hori ere ez da txarra, eboluzio bat egon dela esan nahi baitu.
-Saldu egiguzu pixka bat liburua. Norentzako liburua da, nori gomendatuko zenioke?
Ez naiz ni liburua inori saltzeko egokiena, baina helduentzako liburua da, adin batetik aurrerako irakurleentzat. 14 urteko irakurle batek, oso irakurria ez bada, baliteke gauza batzuk gainetik pasatzea. Gauzak zuzenean, gordintasunez esan beharrean, idazkera sugerentea eta poetikoa erabiltzen saiatu naiz. Alabaina, esaldi motz eta azkarrak dira nagusi; irakurterrazak. Bestalde ipuin motzak dira, idatzi nuen luzeenak 7 folioko luzera zuen-eta. Gaiari dagokionez Suediako gizarte indibidualista deskribatu dut, geure gizarteari ere Suediakoaren gero eta antzekotasun handiagoa hartzen baitiot. Suediako gizartearena, baina, giza harremanetan sakontzeko aitzakia bat baino ez da. Han eta hemen, funtsean, berdinak diren giza harremanak.
-Zergatik ipuin bilduma bat?
Asko gustatzen zaidan generoa da. Uste dut nobelagintzari gehiegizko bonboa ematen zaiola sarritan, eta ipuingintza, aldiz, baztertu egiten den irudipena daukat.

∞ Informazio gehiago:
• Elkar Fundazioa (Berria, Deia, Gara, Diario Vasco, Goierriko Hitza eta Sustatun agertutakoa)
• Eremulauak.com (elkarrizketa)
• Julen Gabiriaren blogean (Bizkaie! aldizkariak eginiko elkarrizketa dauka)
IGARTZA SARIAren aurreko irabazleak
• Connemara gure bihotzean
Julen Gabiria
• Egun denak ez dira berdin
Xabier Etxeberria
• Korapiloak
Jasone Osoro
• Ortzadarra sutan
Fernando Morillo
• Van´t Hoffen ilea
Unai Elorriaga
• Han goitik itsasoa ikusten da
Julen Gabiria
• Karonte
Asel Luzarraga
• Amaren eskuak
Karmele Jaio
• Lile
Peru Magdalena
• Aulki bat elurretan
Uxue Alberdi
*Ikus dezakezuenez 2 elgoibartarrek (beltzez markatuta) irabazi dute Igartza Saria dagoeneko.