2007ko aurrekontua
• Udala: 16.216.029,91 euro
Aurrekontua urtez urte
2002: 9.317.833 euro
2005: 16.462.306 euro
2006: 17.803.867 euro
Udaletxeko SARRERAK |
Eurotan (€) |
Zerga zuzenak |
2.417.000 |
Zeharkako zergak |
700.000 |
Tasak eta bestelako sarrerak |
1.399.300 |
Transferentzia arruntak |
6.476.520 |
Ondareetatik datozen sarrerak |
68.400 |
Inbertsio errealen inorenganatzea |
1.821.000 |
Kapital inbertsioak |
710.153,88 |
Finantza aktiboak |
20.000 |
Finantza pasiboak |
2.603.556,03 |
GUZTIRA |
16.216.029,9 |
Udaletxeko GASTUAK |
Eurotan (€) |
Pertsonalaren ordainsariak |
3.182.638,87 |
Ondasun arrunt eta zerbitzuak |
4.888.859,03 |
Interesak |
119.946,09 |
Transferentzi arruntak |
2.067.762,52 |
Inbertsio errealak |
4.864.723,45 |
Kapital transferentziak |
651.186,38 |
Finantza aktiboak |
20.000 |
Finantza pasiboak |
425.774,57 |
GUZTIRA |
16.216.029,91 |
Inbertsioei dagokienez, “iazko aurrekontuarekin konparatuz, %25,48an igo da inbertsiotarako Udalak bideratuko duen dirua”. Eta gastuak aurreikusterakoan, berriz, “aurreko urteetako irizpideak jarraitu ditugu: gastuaren euspena, Udalak kolektibo ezberdinei ematen dizkien diru-laguntzak ahal den neurrian mantendu edo hobetu eta inbertsio maila altu mantendu (%30)”.
Diru-sarrerei dagokienean, Udalak 1,8 milioi euro jasoko ditu Ubitarte Gain eta Urruzuno II eta III sektoreetan etxebizitzak egiteagatik. Honen eraginez, hirigintza aprobetxamenduengatik jasoko den partidak hazkunde handia izango du: 223.800 eurotik 1.820.000 eurokoa izatera pasako da-eta.
Hezkuntzara bideratutako aurrekontua handitu egin da: 238.309 eurokoa izatetik 431.617 eurotara pasa da. Zati handi bat Herri Eskolako jolastokiari estalkia jarri eta larrialdietako sistema hobetzeko erabiliko da.
• Bolatokiko pixatokiak berritzea (72.000 euro)
• Udaletxeko eta Hirigintzako eraikuntzen berritze lanak (102.500 euro)
• Bide-konponketa eta auzuneetako lanak (280.000 euro)
• Maala II gunean jarriko diren lurrazpiko zabor-ontziak (200.000 euro)
• Mupen eraikuntza inguruan egin beharreko erreformak (300.161 euro)
• Altzola auzoko espazio publikoak eraberritzea (384.406 euro)
• San Migel auzorako uraren lotura-hodia jartzeko lanak (300.192 euro)
PSOE-EE-ren aldeko botoa
“Azken 3 urteetan egin dugun moduan, PSOE-EEk aurrekontuen alde bozkatu du” adierazi zuen Ovidio Campello zinegotziak. Hala eta guztiz, gastuen aurreikuspenean finago ibiltzeko eskatu zuen Campellok, “urtean zehar aldaketarik egin behar ez izateko, gastuen aurreikuspena zehaztasun gehiagorekin egin behar da”.
PPren eta EBren abstentzioa
Iñigo Arcauz PPko zinegotziak adierazi zuenez: “gauza onak eta ez hain onak dituelako abstenitu gara aurrekontuaren bozketan”. Gauza onen artean Plaza Txikiko aparkamenduen bideragarritasunerako azterketa aipatu zuen honek ere, eta inbertsioak izan zituen hizpide alde txarrak aipatzerakoan. “Kritika txiki bat egin nahi diogu gobernu batzordeari, aurten inbertsio pobreak, eskasak, egitea aurreikusten dutelako”. Bestalde, Udal Kirol Patronatuaren aurrekontuaren aurkako botoaren zergatia azaldu zuen Arcauzek, “Aurreko batean Patronatuko prezio igoeren aurkako botoa eman genuenez, koherentziaz, ezezkoa eman diogu Udal Kirol Patronatuko aurrekontuari ere”.