Elkarrizketa:
Enrique Bert
"Ez nator gauzak goitik behera aldatzera, laguntzera eta BARREN hobetzera baizik"
-Nola iritsi zara BARRENera?
Aspalditik ezagutzen nuen BARREN eta zuzendari berri bat behar zutela ikusi nuenean nire esperientzia dela-eta lagungarria izan nintekeela pentsatu nuen. Zeharka bada ere esperientzia luzea izan dut komunikazio mailan eta baita lantaldeak zuzentzen ere. Horrez gain, nire bizitzan erronka polita izan zitekeela iruditu zitzaidan, eta prozesu luze bat gainditu ondoren, BARREN eta elgoiBARREN.net zuzentzeko aukeratua izan nintzen.
-Zer egingo duzu BARRENen? Zer hobetu eta aldatu asko al dago?
Ez nator goitik-behera ezer aldatzera. BARRENek urteetako ibilbidea eta prestigioa ditu eta ni, ahal dudan neurrian, laguntzera eta astekaria eta elgoiBARREN.net orainkaria hobetzera nator. Astero-astero BARREN hobea egitea eta elgoiBARREN.net atari digitala asentatzea eta hastea dira nire helburuak.

-Denbora luzea egin duzu Elgoibartik kanpo. Herrira azkar egingo zarela uste al duzu?
25 urte daramatzat Gasteizen bizitzen. Erreferentzia nagusiak hor dauden arren, denbora horretan asko aldatu da Elgoibar, halaxe da. Hortaz, erronka berezia izango da. Izan ere, komunikazio proiektu interesgarria izateaz gainera, astero herriko historiaren zati txiki bat egiten ari baita BARREN. Niretzat, esaterako, oso garrantzitsua izan da kanpoan bizi izan naizen bitartean, herrian gertatzen zenaren erreferentzia izan baita. Honi esker, kanpoan bizi arren, eroso sentitzen naiz bertan lan eginez.
-Zein izango da zuzendari moduan egingo duzun estreinako lana?
Zuzendari gisa herritar, erakunde sozial, politiko, kultural eta herriko eragile guztiekin egoteko prest nago. Guztiek dituzte BARRENeko ateak zabalik, eta orain arte izan den moduan, proiektu parte hartzailea eta irekia izaten jarraitu nahi dugu. Asmo hori betearazteko baina, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da.