Aurreko Udal Hauteskundeetan EAJrekin koalizioan aurkeztu ondoren, maiatzeko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuko da EA, eta Jon Peli Uriguen izango da Elgoibarko Eusko Alkartasuna alderdiak egingo duen apustua.
Alderdiak prentsaurrean aurkeztu zuen atzo iluntzean zerrenda-burua izango den elgoibartarra Alkartetxean. Bertan adierazi zutenez, politikan egingo duen estreinaldia izan arren, euskara eta kultur munduan Jon Pelik daukan esperientzia eta ibilbidea hartu dituzte kontutan Jon Peliren atea jotzerako orduan.
Bestalde, hautagaien zerrenda osoa hemendik hilabete barru emango dutela aurreratu zuten.
EAren alkategaia
• Izena: Jon Peli Uriguen
• Adina: 38 urte
• Egoera zibila: ezkongabea
• Ikasketak: ingeniaritza
• Lanbidea: komertziala
• Ibilbide politikoa: Estreinaldia du politika munduan. Ez dago Eusko Alkartasunara afiliatuta, independente moduan aurkeztuko da maiatzeko Udal Hauteskundeetara.
• Adina: 38 urte
• Egoera zibila: ezkongabea
• Ikasketak: ingeniaritza
• Lanbidea: komertziala
• Ibilbide politikoa: Estreinaldia du politika munduan. Ez dago Eusko Alkartasunara afiliatuta, independente moduan aurkeztuko da maiatzeko Udal Hauteskundeetara.
• Elgoibarko Hauteskunde DATUAK
(2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14)
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi