Ordu erdi eskas egin zuen Zubiaurrek Vicente Calderoneko berdegunean, baina ez ditu erraz ahaztuko minutuok. Igor Gabilondo ordezkatu zuen eta bere betiko postuan, defentsako eskuin hegalean jokatu zuen Torres, Kun Aguero edo Mista moduko jokalarien aurrean.
Zubiaurreren berbak
Partidaren amaieran Vicente Calderon futbol zelaian eta atzo Lezaman eskaini zituen prentsaurrekoak entzun ditzakezue hemen. Partidaren gora beherak, debutaren gazi-gozoak, Athleticen sailkapeneko estutasunak eta zelaira atera zenean sentitu zuenaz ari da Zubiaurre.
*Iturria: www.athletic-club.net (Athleticen webgune ofiziala)
∞ Informazio gehiago:
• Berria