Abeslari ezagunen lankidetza
Niko Etxartek eta haren talde Hapa Hapak kantari askoren ahotsak izan dituzte lagun Heldu Korrikari kanta osatzeko: Jon Gurrutxagak (Arima Beltza taldeko abeslari ohiak), Dominic Earlek, Amaren Alabak taldeko Luxi, Maider eta Grasik, Bruno Holemaertek, Enrique Villareal El Drogas-ek (Barricada), Xabaltxek, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri), Joseba Gotzonek eta Klod Etxeberriak (Ozke) jarri dute ahotsa.

Aurten bideoa ere bai
Kanta ez ezik, bideoa ere izango du aurtengo Korrikak, 18 minutu ingurukoa. Unai Iturriaga bertsolariak egin ditu gidoilari eta zuzenari lanak, eta Korrikak egingo duen ibilbidea islatzen da ikus-entzunezko lan horretan. Bertan, Karrantzako kobetatik Iruñerako bidean, euskararekin izan duten esperientziaren berri ematen dute hainbat lagunek.
Korrika 15
* Hasi: Karrantzan (martxoak 22)
* Hasi: Karrantzan (martxoak 22)
* Bukatu: Iruñean (apirilak 1)
Korrika 15 Elgoibartik
* Eguna: Martxoak 25, domeka
* Ordua: 14:23
∞ Ikus hemen: Korrika 15en IBILBIDEA