Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean

elgoibarren.net 2007ko ots. 14a, 10:42

Goizeko 10:20 inguruan haize bolara bortitz batek Bolatokiko parkean (parrokia alboan) zegoen zuhaitz handi bat, Alibustre familiakoa, lurrera bota du. Zorionez ez du inor azpian harrapatu eta ez da zauriturik egon. Erortzen ikusi duten lekukoek ikusgarria izan dela diote.

 
 
 
Gaur goizean haizeak ederki harrotu ditu Elgoibarko bazter eta kaleak. Libre zeuden gauzak hara eta hona ibili ditu haizearen indarrak, eta bolara gogor hauetako batek Bolatokiko parkean urteak zeramatzan 15 metro inguruko zuhaitza lurrera bota du. Alibustre familiako zuhaitza zen erori dena. Pedro Migel Urruzuno kalean ere zuhaitz mota honetako ilara luze bat dago landatuta.
 

1706641894012 Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean

1706641894052 Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean

 

 

1706641894092 Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean

1706641894129 Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean

 

Udaltzainek berehala itxi dute parkeko sarbidea

 

Pedro Migel Urruzuno kalean dauden zuhaitzen familiakoa zen erori dena

 
Lekukoen berbak 
Plaza Handian eta udaletxeko arkupeetan zeuden lekukoek adierazi digutenez ikusgarria izan da horrelako zuhaitz puska lurrera erortzen ikustea. "Ez du zarata gehiegirik ere atera. Krak, krak, krak ...eta lurrera jauzi da. Eskerrak une horretan ez zela inor azpitik pasatzen ari, oinezkoak pasatzen diren lekuan erori baita bete-betean" azaldu digu lekuko batek. Udaltzainek berehala itxi dute Bolatokiko parkera Plaza Handitik dagoen sarbidea eta aurki hasiko dituzte eroritako zuhaitza oztopotik kentzeko lanak.
 
Euria hasi duenean, 10:30ak inguruan, baretu da haizea.
 
Ez da haizeak sortutako kalte bakarra izan

Haizeak botatako hesiak

Kalte gehiago ere sortu ditu haizeak. Ubitarte kale inguruan dagoen enpresa bateko panelak airean eraman ditu haizeak eta erortzean auto bat jo dute, kalteak eraginez.