‘40-15’ Tenis Elkartea sortu da

elgoibarren.net 2007ko ots. 15a, 09:42

Elgoibarren tenisa sustatzeko helburuarekin sortu da 40-15 Tenis Elkartea. Tenisaren inguruan ekintza ezberdinak antolatuko ditu, eta horretaz aparte, tenis pistaren erabilera antolatuko du. Ander Oñederra da zaletu gazte talde batek sortu duen elkarteko presidentea.


 
 
Tenis pistaren erabilera

1706641893590 ‘40-15’ Tenis Elkartea sortu da

40-15 elkarteko bazkideek, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 22:00ak bitartean, IMHko tenis pistako argi artifiziala erabiltzeko eskubidea izango dute. Bazkide izatea derrigorrezkoa izango da, ordea, argi artifiziala erabili ahal izateko. Bestalde, pista erabiltzeko bazkideen eskaera gehiegi baleude, zozketa egingo litzateke interesatu guztien artean.
 
 

Bazkide izateko bilera otsailaren 19an

40-15 Tenis Elkarteko bazkide izan nahi duten guztiak otsailaren 19an, astelehenean, egingo den bilerara gonbidatu nahi ditu elkarteak. Olaizaga Kiroldegian izango da 20:30ean.
Bileraren helburu nagusia, elkartearen funtzionamendua eta bazkideek lehentasuna izango duten orduen banaketa egitea izango da.
 

Abel Hernandez (ezkerrean) eta Ander Oñederra, 40-15 Tenis Elkarteko presidentea

Tenislari gazteen harrobia