Lapurtzeko modu ezberdinak
Lapurtzeko modua ezberdina izan da batean zein bestean. Bata, ohiko kale gaizkileen lapurreta, eta "profesionalek" egina dirudien lapurreta sofistikatuagoa, bestea. Azken aldian Elgoibarren izan diren beste lapurretei (ikus elgoiBARREN.net) gehitu behar zaizkie azken bi hauek. Kaltetuen berbak jaso ditugu.
♦ Lapurreta Artetxe kalean
Agustin Garagarza eta Lurdes Bauchet senar-emazteak Artetxe kaleko etxebizitza batean bizi dira familiarekin. Joan zen zapatuan (otsailak 10) ezusteko ederra hartu zuten esnatu zirenean, goizeko 6:30ak aldean, etxean lapurrak ibili zirela ohartu baitziren.
Duplex batean bizi dira eta lapurrak bigarren solairuan dagoen senar-emaztearen logelako leihotik sartu ziren. Beheko solairuko leihoek burdinazko hesiak dituztenez, "momentuan eginak ziruditen" egurrezko ohol batzuk erabili zituzten lapurrek leihoraino iristeko.

Beraiek lokartzeko "spray edo halakoren bat" erabili zutela uste du bikoteak, "ez baita normala gure logelan sartu eta ez konturatzea ”. Esnatu eta ordu batzuetara burukomin eta logura arraroa modukoa nabaritu zituzten, “aurreko gauean juerga egin izan bagenu moduan”.
Logelako atea txingetaz itxita edukitzea alperrik izan zen eta bertatik atera ziren lapurrak. Etxe guztitik zehar ibili eta gero, balorezko gauza guztiak hutsik zegoen logela batean "nahaspilatu" zituzten.
Lurdesek azaldu digunez “diru eta bitxi” guztiak lapurtu zizkieten “soinean neramatzan belarritakoak izan ezik”. Gauzarik baliotsuenak bakarrik lapurtu zituztela gaineratu digu, “senarraren erlojua merkea zela ikusi eta hura ez zuten eraman!”.
Lapurtutako gauzak:
• Dirua, bitxiak, 2 txamarra eta argazki kamara digitala.
Lapurtutako gauzak:
• Dirua, bitxiak, 2 txamarra eta argazki kamara digitala.
Ordu erdiz egon ziren lapurrak etxe barruan
Lapurrak euren etxean ariko balira moduan, patxada ederrean, ibili zirela uste du Lurdesek. Izan ere, etxean zegoen bere amak zaratak entzun zituen goizaldeko 5:00etan, baina Lurdesen senarra "arrantzara joateko asmotan-edo" izango zela pentsatu zuen. Zarata gehiago ere entzun zituen amak ordu-erdi beranduago, eta orduan ere etxekoak zirela pentsatu zuen.
Gisa honetako estreinako kasua
Lapurrak etxe guztian zehar ibili ziren aztarnak topatu zituzten arren, Ertzaintzak ez zuen lapurren hatz arrastorik inon topatu. Ertzaintzak esandakoaren arabera, jabeak barruan daudela gertatzen den estreinako lapurreta izan da honakoa inguruan.

♦
Lapurreta Apraiz lurrindegian
Apraiz lurrindegiko Juan Iriondori oso bestelako lapurreta bizitzea tokatu zitzaion. Bere dendan zegoela bi “marokoar” sartu eta batek praketako atzeko poltsikoan zuen diru-zorroa ostu zion.
Kolonia baten prezioaz galde egin zion batek “ despistatzeko ” eta beste laguna “ ixil-ixilik ” geratu zen. Konfidantza irabazteko berba egiten hasi zitzaion gero, “euskaldunak jatorrak zirela, Athletic-eko jarraitzailea zela...”. Hau guztia, Juanen sorbalda leun-leun eusten zuen bitartean. Momentu batean, baina, “llabe” moduko mugimendu arraro bat egin zion eta “zer demontretan ari haiz” atentzioa deitu zion.
Udaltzainei esker berreskuratu zuen diru-zorroa
Gaizkileak dendatik atera eta bi minutura konturatu zen Juan poltsikotik kartera falta zuela. Kalera korrika atera eta Nafarroa plaza parean ikusi zuen lapur bikotea. Antxintxika batean hasi eta lapurren parera iritsi zenean, bertan zeuden udaltzainei eskatu zien laguntza, “ eskerrak udaltzainak inguruan zebiltzala, tentsioarekin indarrik gabe geratu nintzen-eta ”. Udaltzainak gertatzen zenaz jabetu eta lapurrengana hurbildu ziren. Beraietako batek berehala entregatu zuen ostutako kartera eta dena zegoela egiaztatu ondoren, udaltzainek jabeari itzuli zioten. Lapurrak aske joan ziren. Azkenean, dena susto batean geratu zen: “sustoa eta amorrazio momentua ” Juanek dioen moduan.