Bi aldeak pozik atera ziren bileratik
• Bi ordu iraun zuen batzarrean Zubibai elkarteak aurrez Udalean entregatutako txostena (Altzola auzoko arazo eta gabeziak jasotzen dituena) aztertu zuten puntuz puntu, gainetik bada ere.
• Batzarraren ostean, bilera ondo joan zela azaldu zuten bi aldeek, alabaina, Udalak auzoaren egoera ondo aztertu arte ez duela adierazpenik egingo azaldu dio prentsari.

• Zubibaiko kideek, bestalde, Udalaren jarrera zein den ikusi arte zain egongo direla esan dute. Bileran aztertu zituzten gai garrantzitsuenak laburbildu dizkigu Alfonso Rubio, Zubibai elkarteko presidenteak:
Zubibai elkarteko ordezkarien inpresioak
• Udalak Altzolako arazoak “aztertzeko konpromisoa hartzeko prest, baina ezer zehatzik konkretatu gabe” zegoela jakinarazi digu.
• Zubibaiko ordezkariek, beren aldetik, “herritarren ideiak eta parte hartzea kontutan hartzeko” eskatu zioten Udalari.
• Arazo konkretuei dagokionez, N-634 errepide nazionalak sortarazten dituen arazoak “Diputazioaren ardura direla esan zigun alkateak”. Zubibaikoak ez daude ados, eta garrantzitsuagoa dena, "irtenbideak badaudela uste dugu: argi panelak, seinalizazio egokia jartzea, etab.”.

•
Zelai parkean eraikitzen ari diren etxe berrien inguruan, “Udalak dena lege barruan egin dela baieztatu digu. Alegia, lursail pribatuak eta 92tik bertan etxeak eraikitzeko baimena zegoela”. Hala den ziurtatzeko Udalean dokumentu guztiak eskatzeko asmoa daukate.
• Bileratik berri onak ere atera zituzten. Hala, 2011. urterako Deba ibaia garbi igaroko dela Altzolatik esan zieten Udaletik. Honez gain, Euskaltelek eta Gas Naturalek euren instalazioak Altzolan ere jarriko dituztela jakin zuten.
• Datorren hilean berriz batzartu eta auzotarren kezkak sakonago aztertzeko hitzordua egin zuten bi aldeek.
• Gaiarekin lotutakoak:
∞ Elgoibarko Udalak 384.000 euro inbertituko ditu aurten Altzolako zenbait gune publiko egokitzeko. (elgoibar.org)