Bi auto istripu ia ordu berean

elgoibarren.net 2007ko ots. 20a, 20:16

Azken Ordua: Bat ez bi baizik. Ia ordu berean bi istripu gertatu ziren atzo Elgoibarren. Herritar batek jarri gaitu pistaren atzetik eta beste herritar batek argazki ikusgarriok bidali dizkigu. Azkaraterako bide zaharretik Albitxuriko industrialdera doan bide zaharrean gertatu zen beste istripua, hau ere 19:00ak aldean. Kasu honetan autoa bidetik atera eta Azkarateko bide zaharreraino erortzeko zorian geratu zen, ozta-ozta eutsi zioten sasi eta sastrakek. Gidaria auto barruan atera ezinik geratu zen eta bonberoek atera behar izan zuten kinka larritik.


 

Gidaria autoaren barruan geratu zen atera ezinik

 

Bonbero eta ertzainek bizkor lan egin behar izan zuten, autoa beherantz gehiago irristatu ez zedin

 
Autoak emakumezkoa harrapatu 
Bestalde, M.M.C da atzo autoak harrapatu zuen emakumezkoa. Citroen Xantia modeloko auto batek N-634 errepide nazionala gurutzatzen ari zela eman zion kolpeak zauri oso larriak eragin zizkion. Lehen laguntzak istripuaren lekuan bertan jaso ondoren, berehala eraman zuten Donostia Ospitalera.
Arratsaldeko 19:00ak inguruan gertatu zen istripua. Auto batek oinezko bat harrapatu zuen N-634 errepide nazionala gurutzatzen ari zela, King-kong-eko autobus geltokiaren parean. Pilar Ikastetxera joateko lurrazpiko pasabidearen gainaldean, hain zuzen ere. Hortaz, behar ez den tokitik errepidea gurutzatzen ari zen, dirudienez, autoak harrapatu duen laguna.

Inauterietako martitzena izanik, kaleak jendez lepo zeuden zoritxarreko istripua gertatu zen unean, eta kurioso asko hurbildu ziren ertzainen autoen eta anbulantzien argiek erakarrita. Urasandiko zubian eta King-kong azpian jende asko zegoen arren, inork ez zekien zer gertatu den. Ez dugu istripuaren berri zehaztasunez azaltzeko gai izan zen lekukorik topatu; batzuk emakumea zela, gizonezkoa zela besteek... Hortaz, ezin dizuegu datu gehiagorik eman, momentuz.
 

1706641868463 Bi auto istripu ia ordu berean

 

1706641868502 Bi auto istripu ia ordu berean

 

1706641868542 Bi auto istripu ia ordu berean

 

1706641868581 Bi auto istripu ia ordu berean

 
 
Antzerako bigarren istripua urtea hasi zenetik
Tamalez, urtea hasi zuenetik horrelako istripu baten berri eman behar dugun bigarren aldia da honakoa. Orain dela ez asko, antzerako harrapaketa bat gertatu zen, joan zen urtarrilaren 17an, hain zuzen ere. Orduko hartan 70 urteko gizonezko elgoibartarra hil zen auto batek harrapatu eta eragin zizkion zauri larrien ondorioz.
 
∞    Ikus hemen: 70 urteko gizonezkoa hil da auto batek harrapatuta (elgoiBARREN.net)
 
 
    Lotura duten albisteak: