IRITZIAK
• Julen Agirre, Iriondo Tabernakoa
"Ez dakit Elgoibarko inauteriak desagertuko diren, baina hortxe-hortxe"
-Inauteriak Krisian al daude?
Bai, dudarik gabe. 13 edo 14 urte daramatzat barra atzean lanean eta ez dago konparatzerik gaurko inauteriak eta ni hasi nintzen garaikoak. Urtetik urtera beherantz egin du giroak, eta baita mozorrotuta ateratzen den jende kopuruak ere. Ez dakit inauteriak gure herrian desagertzera iritsiko diren, baina hortxe-hortxe. Haurrek, batez ere, eta nagusi bakar batzuk mozorrotzeko duten ilusioak mantenduko ditu bizirik, nire ustez.
-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzu?
Bai. Errubera modukoa dela uste dut: jendea gero eta gutxiago mozorrotzen denez ez dago inauteri girorik, eta girorik ez dagoenez, jendea ez da mozorroturik ateratzera animatzen. Betiko istorioa da, gizarteko hainbat arlotan errepikatzen dena. Hala eta guztiz, aurtengo zapatua uste baino askoz hobea izan dela aitortu beharra daukat. Ez genuen horrenbeste jende ibiliko zenik espero, are gutxiago egin zuen eguraldia ikusirik. Jende heldua ere sumatu nuen zen eta oso pozik gaude. Martitzena oso bestelakoa izan zen. Oraingoan ere eguraldi traketsak ez zuen mozorrotzera animatzen eta beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili zen gauean. Arratsaldean ibili zen jendea ere ez zen eguna luzatzera ausartu.
-Iriondo tabernan beti mozorrotu izan al zarete?
Normalean bai, nahiz eta duela 3 urte ez mozorrotzea erabaki genuen. Hain zuzen ere, inauterietako girorik ez genuelako ikusten. Kritika bat baino gehiago jaso nuela aitortu beharra daukat eta onartu egin nituen.
• Mozorrotu zen koadrila bat
"Ospatzeko era aldatu den arren zapatuan gehienak mozorrotuta ateratzen dira"
-Inauteriak Krisian al daude gure herrian?
Ez. Baliteke inauteriak ospatzeko era pixka bat aldatu izana, baina jendeak ospatzen ditu.
-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzue?
Posible da. Hori bai, oraindik ere kalera ateratzen diren gehiengoa mozorrotu egiten da zapatuan.
-Zergatik mozorrotzen zarete?
Ohituragatik, dibertsioa, juerga... Ondo pasatzen dugu, bai disfraza egiterakoan eta baita disfrazauta egiterakoan ere.
-Koadrilan mozorrotzeko ohitura daukazue. Zein dira orain arte taldean jantzi dituzuen mozorroak?
Denetik egon da. Arraunlariz, Globe Trotters saskibaloi taldeko jokalariz, Frantziskaner zerbezaren etiketaz, tiobibotaz,... azken urteotan denetarik egon da. Mozorro batzuk besteek baino lan gehiago eman diguten arren ondo pasatzen dugu sortze prozesuan ere.
-Nola eta noiz sortzen zaizkizue mozorroak janzteko ideiak?
Edonon etortzen dira ideiak. Egia esan, imajinazio handiko lagunak dauzkagu koadrilan.
• Blanca Salegi, Kultura teknikaria
"Elgoibarren inauteriek garrantzi berezirik izan ez duten arren lehen baino jende gehiago mozorrotzen da zapatuan, batez ere"
-Inauteriak krisian al daude?
Azken urteetan, martitzen arratsaldetan jende heldu gutxiago mozorrotzen da. Hala ere, nire ustez, zapatuan lehen baino jende gehiago mozorrotzen da. Dena dela, Elgoibarren inauteriek ez dute garrantzia berezirik izan.
-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzu? Zergatik?
Esan dudan moduan, ohiturak aldatzen joan dira… orain zapatuan jende gehiago mozorrotzen dela uste dut. Eta martitzenean, jende nagusia lehen baino gutxiago.
Nire ustez, lehen martitzenean gehien bat emakumeak mozorrotzen ziren eta orain emakumeok lan munduan sartu garenez ezin izaten gara askotan, mozorrotu.
Azken urteetan, martitzen arratsaldetan jende heldu gutxiago mozorrotzen da. Hala ere, nire ustez, zapatuan lehen baino jende gehiago mozorrotzen da. Dena dela, Elgoibarren inauteriek ez dute garrantzia berezirik izan.
-Jendea gero eta gutxiago mozorrotzen dela uste al duzu? Zergatik?
Esan dudan moduan, ohiturak aldatzen joan dira… orain zapatuan jende gehiago mozorrotzen dela uste dut. Eta martitzenean, jende nagusia lehen baino gutxiago.
Nire ustez, lehen martitzenean gehien bat emakumeak mozorrotzen ziren eta orain emakumeok lan munduan sartu garenez ezin izaten gara askotan, mozorrotu.
-Ba al duzu mozorrotzeko ohiturarik?
Ni ez naiz mozorrotzen, ez dudalako astirik izaten. Kanpoko lana, etxekoa, 2 ume mozorrotu behar…. Azkenean nire txanda ailegatzen denerako ez dut umorerik izaten.
-Ba al daukazu Zergatik mozorrotzen garen? Zein den inauterien jatorria?
Jatorria: Teoria batzuek Udaberriaren jaiotzarekin lotzen dute, eta beraz, jai honek duen kutsu Kristaua ondorengo asimilazio prozesu batekin lotu izan da. Inauterietan iratxoak eta espiritu txarrak usatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen. Bigarren teoriaren arabera, kristautasunak asimilazioaz gain jaiaren mugak ere jarri zituen. Alegia, Aste Santua baino 40 egun lehenago jarri zuen inauteriak ospatzeko eguna, eta beraz, haragia lagatzeko debekua hasten zen egunean bertan (inauterietako asteazkena) amaitzen dira ospakizunak.
•
Aurora Soto, kamarera
"Zapatu arratsadean jende asko jantzi zen, baina martitzenean umeak bakarrik"
-Ba al duzu mozorrotzeko ohiturarik? Jende asko ibili al zen Elgoibarren?
Azken urteotan beti lanean harrapatu nau eta ez naiz mozorrotu. Aurten bai, ordea, herioz mozorrotu naiz eta jende asko zebilela kalean iruditu zitzaidan. Plaza Handi inguruan dagoen taberna batean lan egiten dut eta zapatu arratsaldean topera ibili ginen gu behintzat. Berandura arte eduki genuen lana, gainera. Hala ere, eguraldiak asko baldintzatu ditu inauteriak. Martitzenean ere jantzi nuen mozorroa, baina ez nuen zapatuko girorik sumatu. Umeak bai, baina nagusiak gutxi eta gauean giro tristea.
•
Miren Fernandez, sukaldaria
"Adinarekin mozorrotzeko ilusioa galtzen da"
-Gustoko al dituzu inauteriak? Krisian daudela uste al duzu?
Azken urteetan ez naiz atera; parranda eta mozorrotzea ez ditut gustuko. Nire inguruan ere, lagun batzuk ateratzen dira, baina gero eta gutxiago. Adinarekin mozorrotzeko ilusioa galtzen dela uste dut.
Nik ez dot karnabalen krisiari buruz ezer entzun eta ez dot ste ariskuan daudenik. Beti egongo da mozorrotzeko gogoa edukiko duen jendea eta horiek bada ere eutsiko diote ohitura honi.
Nik ez dot karnabalen krisiari buruz ezer entzun eta ez dot ste ariskuan daudenik. Beti egongo da mozorrotzeko gogoa edukiko duen jendea eta horiek bada ere eutsiko diote ohitura honi.
MARTITZENEKO BIDEOAK
{google}697859050371051978&hl{/google}
{google}-5960349149293368354&hl{/google}
MARTITZENEKO ARGAZKIAK:
{mosimage} | {mosimage} |