Sarean irakurri daiteke Hasier Etxeberriaren azken eleberria

elgoibarren.net 2007ko ots. 22a, 10:28

Interneten zintzilikatu dute Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarrak idatzi duen azken liburua. Iturrino Handia du izenburua eta bihar (otsailak 23) aurkeztuko badute ere, sarean jarri du jadanik Susa argitaletxeak.


 

 
     
Susarekin argitaratzen duenetik hasitako ohiturari jarraituz, osorik zintzilikatu du Etxeberriak idatzi duen azken nobela: Iturrino Handia.
 
    Eleberria osorik irakurtzeko: ITURRINO HANDIA
 
Alua Mundua! bere blogean azaltzen duenez, irakurleak izateko aukerak handitu egiten direla pentsatuz zintzilikatzen dituzte berak eta argitaletxeak liburuak sarean. Alabaina, ez du sinisten Internet denik liburuak gehiago irakurri eta saltzeko panazea.
 
Jendaurreko aurkezpena, bihar, Donostian
•    Donostiako Udal Liburutegiaren kriptan, eguerdiko 12:00etan.