Ane Espilla irabazle Donostiako Soinu Zahar Txapelketan

elgoibarren.net 2007ko ots. 22a, 11:35

Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emaitza bikainak lortu zituzten, beste behin, Gipuzkoako Soinu Zahar Txapelketako ligaxkan. Ane Espilla nabarmendu zen Donostian jokatutako Soinu Zahar Txapelketan, 1.postua lortu baitzuen 7 eta 11  urte artekoen mailan. Itziar Aldalurrek, berriz, 2. postua eskuratu zuen 11 eta 15 urte bitartekoen mailan.




*    Donostiako Soinu Zahar Txapelketa (elgoibartarren sailkapena)

A  saila : (7 – 11 urte)
•    ANE ESPILLA   -   1. postua
•    IRAITZ GONZALEZ   -   4. postua
B. saila : (11 – 15 urte)
•    ITZIAR ALDALUR   -   2. postua
•    NEREA BADIOLA   -   10. postua
 
  Elgoibartarrak sailkapeneko aurreneko postuetan 
Gipuzkoako Soinu Zahar Txapelketaren ligaxka 2006ko azaroaren 26an hasi zen Azkoitian. Ordutik hona emaitza bikainak lortu dituzte elgoibartarrek parte hartu izan duten txapelketa gehienetan, eta haatik daude sailkapen orokorreko aurreneko postuetan. Gainera, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen txapelketa izan arren, Euskal Herri osoko dantzariek parte hartzen dutela kontutan eduki behar da. Laster batean azken txanpan sartuko da txapelketa eta daukaten onena eman beharko dute elgoibartarrek, orain arte erakutsi duten maila bikainari eusteko.
 
  Elgoibarko VI. Aurresku eta soinu Zahar Txapelketa
Datorren martxoaren 24an eta 25ean gozatu ahal izango dugu elgoibartarrok aurresku eta soinu zahar txapelketan ari diren neska-mutilen dantzarako trebetasunaz.
•     24an, 16:00etan eta 25ean, 11:00etan. (Herriko Antzokian)